Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

exilio iz arrazoi politikoek eraginiko erbesteratzea; horrela erbesteratu denaren egoera.

Bera izan da bizi guzian exilioa ezagutu duen gizon bat, kanpoan bena bere herrian ere!  Herria   2004-04-01

67 urte bete dira Agirre lehendakariaren gobernuak exiliora joan aurretik azken gobernu bilera Euskal Herrian egin zuela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Azpimarratu nahiko nuke ere bai, Oihane atzerrian, exilioan, jaio zela, eta kartzelan, atzerrian ere, hil dela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Agirrek «gauza bera pentsatzen zuela Getxoko alkate izanik, Madrilen diputatu izanik eta Euskal Herrian zein exilioan euskaldunon lehendakari izanik».  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

1942an exilioan hil zen Erraimun Olabide idazle, itzultzaile eta euskatzaina, eta gaur omenaldia egingo diote Gasteizen, bere jaioterrian.  Berria - Kultura   2004-09-03

Eta berriro, gaztaroaz geroztik, presoak, exilioak, torturak, eta beldurra.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Faxismoaren aurkako gerra galduak eragindako exilioagatik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 185. orr.

Egia osoa zor dizut hala ere, eta ez dut neure burua justifikatzen: bikote eta kezka burges euskaldun jatorrak zituzten pertsonaiak sortzen nituen garai batean, baina exilioak aldatu ninduen eta gaur egun Lili Marlenen bulardi beltza baino ez daukat eredu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 61. orr.

Arafat exiliotik itzuli zenean, eta PAN abian jarri zutenean, esperantza zirrikitu bat piztu zen jendearengan.  Berria - Mundua   2004-08-08

Heriotik eta exiliotik nehor ez dela bizirik itzultzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 86. orr.

1983an, Tunisiako exiliotik itzulitakoan PAE 1982an egotzi zuten Beirutetik, Arafati «agintekeria eta etsaiei aurre egiteko inkonpetentzia» leporatuta.  Berria - Mundua   2004-11-05

Berrogei urteko exilioaren ondoren, atzo itzuli zen Euskal Herrira Juan Astigarribia buruzagi komunista historikoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 230. orr.

Literatura, niretzat, imaginarioa aldaraztea da, eta nik Passages idatzi nuenean exilioaren ikusmen linelala hautsi nahi nuen, hau da, hil egiten duen exilioarena.  Berria - Kultura   2004-04-18

Hilabeteetan zehar Tjapukai Dancers taldearen Heart Of My People musika entzuten nuen, bihotz elektronikoaren taupadak neronen exilioarenak zirela itxuratuz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.

Exilioko Gobernuko kideei, aldiz, 52 urteko zigorra ezarri zieten.  Berria - Mundua   2004-11-27

Jaun andreok, exilioko Eusko Jaurlaritzaren emisoraren irrati entzuleak.  Berria - Kultura   2004-02-28

Halatan, elurra mara-mara aritu zen larunbat gau batez, etengabeko exilio geldoaren menpe abandonatu gintuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 110. orr.

Literatura onak beti eskatzen du exilio antzeko bat, ezin da ezer interesgarririk idatzi etxeko su bazter gozotik.  Berria - Kultura   2004-11-24

Ene exilio-bideak ahitu artean, anitzetan kalaka eta balakatu ginen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta exilioa (3); exilioan bizi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus