Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

exijitu (ETCn 10.698 agerraldi; orobat exigitu ETCn 215 agerraldi), exiji(tu), exijitzen du ad irmo eskatu, horretarako esku duenak.

Emakumeak birjina izan behar zuen, haren senargai tentelak exijitzen zuelako.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 55. orr.

Argitaletxea, orain, aztertzen ari da Udalaren kontra neurririk hartu edo ez, baina, nolanahi ere, zuzenketa publikoa exijitu du.  Berria - Kultura   2004-01-30

Lan gatazka politizatu dute eta euren burua zuritzeko edo, ontzioletako langileoi leporatu digute gehiegizko soldata igoera exijitu izana.  Berria - Ekonomia   2004-03-06

Neurri eraginkorrak exijitu ditu Batasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Estatu-Nazioa erlijiosoa da errotik, sakraltasunaren erritu, bandera eta liturgia guztiekin; eta fedea eta debozioa exijitzen ditu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 11. orr.

Makina bat aldiz interpretatu du «ahots iluna eta landua» exijitzen duen pertsonaia.  Berria - Kultura   2004-02-12

Bildu ezin daitezkeen informazioak exijitzen zaizkigu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 22. orr.

Legearen konposizioak ordainarazteko eta legearen isunak exijitzeko eskubidea besterik ez zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 293. orr.

Benetan maite banauzu, traiziona nazazu... Hori da, ebanjelio apokrifoaren arabera, Kristok Judari exijitu ziona.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 75. orr.

Kartagotarrek exijitu zieten erromatarrei ez zezatela nabiga muga batzuetatik harantzago, eta greziarrek agindu zioten Pertsiako erregeari zaldi-lasterraldi bateko tarteaz urrun egon behar zuela beti itsasertzetik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 61. orr.

Asanblea Konstituziogilea exijitu dute alderdiek, eta erregearen asmoa baztertu.  Berria - Mundua   2006-04-23

Ez ditugu exijitu behar gure eskubideak euskaldunok ezberdinak garelako, baizik eta beste herriak bezalakoak garelako.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 134. orr.

Nazionalismo klasikoak subjektuaren mendekotasuna exijitzen du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 33. orr.

Lotsagatik, Josebari ezer ez esatea exijitu zion.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 270. orr.

Foruzaingoaren eta Nafarroako Gobernuaren axolagabekeria salatu zuen taldeak, behin eta berriz; eta suhiltzaileak etor zitezela exijitu zuten, behin eta berriz.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 80. orr.

Borgoniako maiordomo egin zuten, eta exijitu zion Klotariori bizi artean ez zezala ken kargu hartatik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 308. orr.

Epai nazaten exijitzen dut!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 52. orr.

Egia da ordena politikoak edo zibilak seme-alabak aitaren oinordeko izatea agintzen duela maiz, baina ez du beti exijitzen hori horrela izan dadin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.

Ekoizleek Europako Ikus-entzunezkoen Legea betetzeko exijitu zioten.  Berria - Kultura   2004-09-17

Tentazioa izan nuen bete-betean haren aurka oldartzeko, gora Aurorarekin hitz egitera joaten uzteko exijituz, Lucyren gaineko galderez josiz, emazteak bere nebari deitzeko zergatik zeukan horrelako izua azaltzera behartuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 293. orr.

Santuak Espiritu Santuaren eraginez bultzatuak izaten dira inoiz beren buruaz zenbait gauza harrigarri esatera: edo Jainkoaren aintzak hark adierazitako zerbait azaltzea eskatzen duenean edota karitatearen betebeharrak lagun hurkoa eraikitzeko exijitzen duenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 313. orr.

Errege-zentsua exiji dadin nahi dugu behinola legez exijitzen zen leku guztietan?     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 283. orr.

Laidoen zerrenda aletu nion: lehena, eta barkaezina, hainbat errezeta gaizki emana, batez ere potxak babarrun gorriak balira bezala idatzi zueneko hura; [...]; hirugarrena, oso irtenbide zaileko edo akaso irtenbiderik gabeko arazoen irtenbideak besteei larderiaz exijitzea.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 69. orr.

Ez da posible barkamena esplikatu edo exijituko duen irizpide bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 108. orr.

Garrantzitsua da legeek erlijio desberdin horiei, Estatuari oztoporik ez jartzea ez ezik, elkarri oztoporik ez jartzea exijitzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 149. orr.

Batzordearen arabera, ez dute «exijituko» laguntzak hilabeteko lehenengo astean itzultzea.  Berria - Ekonomia   2004-12-05

Poetaren egitekoa hiri ideal bat exijitzea da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 16. orr.

Asko exijitu behar diogu geure buruari.  Berria - Kirola   2004-12-14

Exijitzen badidate, gauzak hobeto egin ditzakedala uste dutelako izango da.  Berria - Kirola   2006-04-21

Irani argiki jakinaraziko genioke neurri ikaragarriak hartuko genituzkeela exijitutakoa beteko ez balu.  Berria - Mundua   2006-03-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldatzeko exijitu (3); amaitzeko exijitu (5); argitzeko exijitzen (3); askatasuna exijitu (3); askatasuna exijitzeko (3); askatzeko exijitu (10); askatzeko exijitzen (3); aske uzteko exijitu (7); asko exijitzen (8); asko exijitzen zaio (3); ateratzeko exijitu (3); aurkezteko exijitu (3); barkamena eskatzeko exijitu (5); bat exijitzen (3); behera uzteko exijitu (10); behera uzteko exijitzen (3); bermatzeko exijitu (6); berme guztiak exijitu (3); betetzeko exijitu (11); betetzeko exijitu zion (3); bilatzeko exijitu (3); dadin exijitu (3); desagertzeko exijitu (3); desarmea exijitu (3); dezala exijitu (4); dezala exijitzen (3); dezan exijitu (3); dezatela exijitzeko (5); dezaten exijitu (3); egitea exijitu (12); egitea exijitu zuen (3); egitea exijitzen (5); egiteko exijitu (19); egiteko exijitu die (3); egiteko exijitu diote (3); egiteko exijitzen (7); emateko exijitu (10); emateko exijitu zion (3); entregatzeko exijitu (3); eraginkorrak exijitu (4); ere exijitu (10); ere exijitu zuen (3); errespetatzeko exijitu (4); eskatzeko exijitu (6); eta exijitu (4); eteteko exijitu (3); exijitu behar (21); exijitu behar dio (5); exijitu behar dugu (3); exijitu beharko (7); exijitu die (13); exijitu diete (10); exijitu dio (57); exijitu diote (25); exijitu ditu (3); exijitu dituzte (5); exijitu dizkio (4); exijitu du (42); exijitu dugu (3); exijitu dute (31); exijitu eta (8); exijitu nahi (3); exijitu zidaten (3); exijitu zien (20); exijitu zieten (15); exijitu zion (75); exijitu zion atzo (6); exijitu zion psoeri (3); exijitu zioten (33); exijitu zioten atzo (4); exijitu zituzten (5); exijitu zuen (52); exijitu zuten (41); exijitzea ere (3); exijitzea eta (5); exijitzeko eskatu (3); exijitzeko eskubidea (3); exijitzeko moduan (3); exijitzen diegu (4); exijitzen dio (11); exijitzen diogu (14); exijitzen diogu etari (3); exijitzen diote (7); exijitzen ditu (5); exijitzen dituen (3); exijitzen dituzte (3); exijitzen du (37); exijitzen duela (3); exijitzen duen (9); exijitzen dugu (11); exijitzen dute (20); exijitzen dutela (3); exijitzen ez (3); exijitzen zaio (6); exijitzen zuen (8); exijitzen zuten (5); ezabatzeko exijitzen (3); gobernuari exijitu (4); gutxiago exijitu (3); guztiak exijitu (3); hartzea exijitu (4); hartzeko exijitu (16); hartzeko exijitu dio (7); ikertzeko exijitu (3); indarrean jartzeko exijitu (4); itzultzeko exijitu (10); itzultzeko exijitu zion (4); izatea exijitu (4); izateko exijitu (3); jartzeko exijitu (12); jaurlaritzari exijitu (4); konpromisoa exijitu (3); neurri eraginkorrak exijitu (4); neurriak exijitu (4); neurriak hartzeko exijitu (7); onartzeko exijitu (5); politikoa exijitzen (3); politikoa exijitzen du (3); sinatzeko exijitu (4); sortzeko exijitu (3); uzteko exijitu (28); uzteko exijitu dio (4); uzteko exijitu diote (3); uzteko exijitu du (4); uzteko exijitu zion (3); uzteko exijitu zioten (3); uzteko exijitu zuen (4); uzteko exijitzen (9); uzteko exijitzen diogu (3); zer exijitu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus