Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

exijente (orobat exigente eta esijente) izond asko exigitzen duena.

Bilbokoa baita Espainiako plazarik gaitzena, zezen handienak ekartzen dituena eta publiko zorrotzena eta exijenteena duena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 296. orr.

Norberak nahi duena egitea ezinezkoa da, eta are gutxiago txirrindularitzaren tamainako kirol diziplina exijentean.  Berria - Kirola   2004-04-01

Norberak exigentea izan behar du bere buruarekin.  Berria - Kirola   2004-04-28

Entzuleentzat ere obra exijentea da; ez dago atsedenik, dena jarraian gertatzen den drama gogorra da.  Berria - Kultura   2004-08-29

Milan-San Remo fisikoki oso proba exijentea dela.  Berria - Kirola   2006-03-15

Gogorra baino exijentea da goi mailako kirola.  Berria - Kirola   2004-02-05

Egia da, aitak esaten ziola, oso exijentea jaio zela... baina berari gertatzen zitzaiona zen ez zekiela oso ondo munduan zertarako zegoen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 207. orr.

Badira batzuk, ordea, estetikari eutsita ere ikusle exigenteenen arreta bereganatzea lortzen dutenak.Batzuk hor exijenteagoak dira eta gu, berriz, errealistagoak.  Berria - Kultura   2006-01-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

exijentea da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus