Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

exhibizionista (orobat esibizionista g.er.) izond/iz exhibizioari dagokiona; pertsonez mintzatuz bere burua exhibitzeko joera duena.

Harroa da, burgoia, bere dohainen berri ondo dakiena, exhibizionista.  Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

Badira fantasia homoak eta heteroak; bikote, hirukote eta taldeko fantasiak; fantasia kuxkuxeroak edo exhibizionistak; fantasia samurrak eta erromantikoak, eta fantasia mugituagoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 164. orr.

Abdul gauza asko izan zen bere bizitzan: suhiltzaile, porno aktorea, gigolo, postari, organista, aseguru-saltzaile, bortxatzaile, poeta, exhibizionista, diseinatzaile, maisu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 131. orr.

Non kazetaritzaren objektibotasunaz baliatu, nire gogoaren berri eman behar exhibizionista uhertu beharrez, eta non subjektibotasunari hel egin, jazoeren segida hutsa eta hotza nagusi ez dadin. Ez zait gehiegi gustatzen Eiffel-en garaian burdinari ahalik etekin gehien atera nahirik sortutako arkitektura exhibizionista: injinerua gainditzen zaio arkitektoari, teknika senari, ikuskizuna arimari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 259. orr.

Exhibizionista hutsak.     «Kuskue tanden», 2004 - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus