Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

exhibizio iz exhibitzea.

Bizilagunok bagenekien exhibizio hura dena, lotsagabe eta lotsagarria izateaz gainera, egiazkoa zela, eta horrexek ematen zigun inbidiarik handiena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 84. orr.

Istorioak kontatzeko eta, zergatik uka, inguruko nortasun kolektibo maiz itogarritik aldentzeko eta askatzeko zen ariketa, exhibizio keinu errepikatua bilakatu da.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 50. orr.

Exhibizio ariketa da, baina ez dago arranguratik edo minetik eginda, distantziatik eta, beraz, harrotasunetik baizik.  Berria - Kultura   2006-03-31

Noizbait hitzegin beharko dugu baserritar atzo kaleratu moddernoez, hitano femeninoa menderatzea kapital intelektual bakartzat dutenez, eta beren lehengusu-lehengusinen etxeko euskara hain ederra gorde -berek ahantzi egin dutela diote-, eta gaztelera inpresentable baten exhibizioa egiten dutenez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 281. orr.

Gauean boxeo konbateak izango dira hementxe bertan, miradorean, exhibiziokoak, eta domina bat jarriko zaio Uzkuduni.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 186. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus