Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
exhibitu, exhibi(tu), exhibitzen du ad jendaurrean erakutsi; nabarmen erakutsi.
Beren buruaz eta beren obraz hitz egiteko sekulako gogoarekin, beren konplexuen morroi, gaueko hitzorduak luzatu nahian ibiltzen ziren beren galai itxura zainduegi horiek exhibituz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 186. orr.
Gorrotatu egiten ditut beren laineza eta hantusteak, exhibitzeko, enkoadratuak izateko, fokoen pean jartzeko duten premia hori. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 179. orr.
Badaki horretarako aski duela soineko arin bat janztea, exhibitu gabe ere edertasuna agerian utziko diona. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 36. orr.