Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

exekutatu, exekuta(tu), exekutatzen 1 du ad heriotze sententzia duen pertsona bat hil.

40ko hamarkadan, 50.000 lagun baino gehiago exekutatu zituen erregimenak.  Berria - Kultura   2004-09-23

Ia egunero, hiltzera kondenatutako ekintzaile iraultzaileak exekutatzen zituzten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Ingalaterran ez da kriminalik exekutatzen erregeak epaia sinatu arte; gauza bera gertatzen da Alemanian eta ia iparralde osoan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Krimenaren lekuan atxilotu zuten; gero exekutatu egin zuten, tortura izugarrien ondoren.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Exekutatu zituztenetako lau, Orioko gainean fusilatu zituzten.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 110. orr.

AIk, bestalde, errugabeak exekutatzeko dagoen arriskua ere gogoratzen du txostenean.  Berria - Gaiak   2004-04-07

Juan Ajuriagerra eta Lucio Artetxe negoziatzaileak ere atxilotu egin zituzten Santoñan, baina ez zituzten exekutatu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 36. orr.

Borreroak behin soilik sentitu du hotz hezurretarainokoa; hain zuzen ere, beste borrero bat exekutatu behar izan zuen egunean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 67. orr.

Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzetti anarkistak 1927an exekutatu izanak berebiziko eragina izan zuen idazle estatubatuar honengan eta bien barkamena lortzeko alferrikako ahaleginetan gogotik aritu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 10. orr.

Gizon misteriotsu hark urkamendiraino lagundu zuen Sievers eta, exekutatua izan aurretik, elkarrekin aritu ziren otoitzean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 312. orr.

Britainiarrek ia uharte osoan gerra legea ezarri, hiri askotan denda eta fabrikak erre, presoak torturatu eta exekutatu, eta hiru alkate irlandar hirurak Sinn Feineko eta IRAko kideak hil zituzten.  Berria - Harian   2005-07-29

Londres Ekialdeko portua, Wapping-en. Itsas Auzitegiak heriotzara kondenatutako kriminalak bertan exekutatzen ziren, eta hantxe urkatu zituzten pirata gehienak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 82. orr.

Bergarako kartzela zaharra izandako etxea ikusten izan nintzen biharamunean, Angiolilloz oroiturik, Cánovas del Castillo hiltzeagatik garrotez exekutatu zuten anarkistaz.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 150. orr.

Borreroa bihozbera da, eta, ahal duenean, kondenatua ezustean exekutatzen saiatzen da.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 63. orr.

Denbora irabazteko, exekutatutakoa desagerraraztea zen hurrengo pausoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 163. orr.

2 (era burutua izen gisa)

Pentsatzen du, halaber, exekutatu bakoitzarengatik hainbesteko bat kobratzeak zekentasuna bultzatzen duela, eta, beraz, odol-egarri guztiz basatira.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 65. orr.

Exekutatuen buruak lur gainean arrodaka zebiltzala, itsas lapurren oihu eta irrien artean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 529. orr.

3 informatikan, programa edo instrukzio bat betearazi ordenadoreari.

Adibide moduan, erabiltzailea Iruñean egon daiteke programa informatiko bat exekutatzen, eta programa hori AEBeko datu-base batekin konekta daiteke informazio jakin bat jasotzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Artxiboa exekutatuz gero, ordenagailu horretan gordetako helbide guztietara zabalduko da birusa.  Berria - Gaiak   2004-12-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus