Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskolako lana, funtsean, Engelsen Langile-klasearen egoera Ingalaterran 1844 an liburuaren iruzkina edo exegesia zen. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 31. orr.
Ondorengo mendeetan zehar, Vitruvioren jatorrizko testuaren hainbat bertsio egin zituzten latinez, hainbat hizkuntzetara itzuli zen, eta komentario kritikoak egin ziren, exegesiak eta ilustrazio grafikoak, galduta zeuden jatorrizko marrazkiak nolabait ere ordezkatu nahi zituztenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 80. orr.
Eskrituraren exegesia, bai juduena eta bai kristauena ere, neurri handiz, testuak hitzez hitz hartu nahi izateak biziatu du. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 247. orr.
Pentateukoaren pasarte batzuen exegesia. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 132. orr.
Mendiak Apostoluen sinbolo dira Erdi Aroko exegesian; hemen kardinalei buruz esana dago. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 295. orr.
Maimonek hemen hain xumeki adierazten duen arau hau ezin garrantzitsuagoa da edozein exegesi linguistiko edo literariotarako, bai eta interpretazio orokorretarako ere. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 242. orr.
Alde batera uzten ditu exegesi biblikoaren metodoak eta Vicok edo Herderrek formulatu zuten hizkuntzaren filosofia. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 205. orr.
Argien mendearen ondoren, Vitruviok behin betiko galdu zuen exegesi beharreko dogma izate hori. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 290. orr.
Aberastasunen gramatika-azterketa harremanak ez dira gramatika-exegesi harremanen isomorfoak. kristau-erlijioak bere teologi exegesirako filosofia helenikoaren aparatua erabiltzen du. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.