Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bestea da, sinesgarriagoa, berez, baina hain zehatza eta exaktoa ez dena: soinean daramagun azal sentikorraren sentsaziozko hotza. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 474. orr.
Guztiz hausnarketa exaktoa izango zen hori, Ambrose Bierce estatubatuarra izan ez balitz. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 81. orr.
Are gehiago bestela mundu zehazki doitu eta garbi arautu teknikoan ohituriko gizon-emakume modernoak, zer egin eta zer utzi beti oso exakto markatua edukitzen duenak egun osoan. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 176. orr.
Badatozkigu filologoak, euskalari doktoreak, kaleko mendizaleak, huri zikinetako ekologistak, biologo jakitunak... beren izen zerrenda perfektoak, mapa esaktoak, alternatiba berriak eta turismobide seguruak eskuan dituztela. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.