Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eutsika adlag eutsiz.
Dionisos aulkian jesarrita geratu zen, ukalondoak belaunetan jarrita eta eskuez buru pisuari eutsika. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 131. orr.
Eguzkia sartua zen ordurako, baina zerumuga argitsu zegoen artean ilunabarreko azken printzekin, Nadia Tom ibaiaren ertzera iritsi zenean, Marfa Strogoffi eutsika. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 290. orr.
Florentek entzun uste izan zuen aldamenekoen belarrira isilpean eta irriari eutsika zera esan zuela: "Ederki!". Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.
Lurrean eseri eta biraoka aritu zen, zango bati eutsi-eutsika, ni haren pareraino iritsi artean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 84. orr.