Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eutsigarri izond eutsi daitekeena, euskeko modukoa.
Gero, hazkunde eutsigarriaren filosofian, gero eta handixeago eginez, itxi zuten unera ailegatu gara: enpresa finkatua, beste pauso batzuk emateko prest dagoena. Berria - Euskal Herria 2004-02-19
Nola egin daiteke aurrera garapen eutsigarri bat sustatzeko, arlo sozialarekiko sentsibilitatea erakusten duten politikak bideratzeko. Berria - Mundua 2004-06-27
Kontua ez da besterik gabe eta 'zenbat eta gehiago, hobe' lelopean bertsoa hedatzea, baizik eta modu eutsigarri batean zaletasuna sendotzea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 72. orr.