Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eutsiarazi, eutsiaraz(i), eutsiarazten (orobat eutsarazi) dio ad eustera behartu.

Pentsatu baitzuen Barbados-eko lehorrera itzultzea, baldin eta lehenbiziko ontzia bistaratzean bandera beltza jasotzeko irrika loriatsuak bere egitasmoan eutsiarazi ez balio.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 154. orr.

Lasaitu ederra hartu nuen, zinez, hiltegitik irtendakoan, kirats nazkagarri hartatik aldentzean, leku haren cm2 bakoitzean barneratua baitzen, antza, eta urdailari eta arnasari eutsarazi baitzidan behin baino gehiagotan, botaka ez hasteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.

Torricellik ur kopuru batek zuen pisua, aldez aurretik ezaguna zitzaion pisua, aireari eutsarazi zionean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus