Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eutanasia iz oinazea amaitzeko eragiten den heriotza.

Eutanasia edo heriotza duinaren auzia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.

Eutanasia da pertsona baten heriotza zuzenean eragitea.  Berria - Harian   2005-02-04

Herbehereetan, Suitzan, Belgikan eta Oregonen (AEB) eutanasia legezkoa da; gainerako herrialdeetan, ordea, hiltzen laguntzea delitua da, nahiz eta leku gehienetan legezkoa izan hilzorian dagoena hiltzen uztea eta sendabiderik gabeko gaixoei beren tratamenduari uko egiten uztea.  Berria - Harian   2005-02-04

Ez da eutanasiarik aipu, baina «hiltzen uzteko eskubidea» bai.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Ospitaleetan, egin, egiten da eutanasia, baina ezin dute esan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Eutanasia ez dago legeztatuta hemen, baina duin hiltzeko eskubidea bermatu nahi duten ekimen legalak badaude: bizi testamentuak.  Berria - Harian   2005-02-04

Abortua eta eutanasia gaitzetsi zituen herenegun Joan Paulo II. aita santuak Lourdesen.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Umeen eutanasia arautzeko eskatu zuten Herbehereetako zortzi ospitaletako medikuek atzo.  Berria - Gaiak   2004-12-17

Ba al dute erantzukizun penalik eutanasia egiten duten medikuek?  Berria - Gaiak   2004-12-17

Legeak dio, gaixoek ez dutela eutanasia egitea exijitzeko eskubiderik eta medikuak ez dutela gogoz kontra norbaiti eutanasia egin beharrik.  Berria - Gaiak   2004-12-17

Egindako eutanasiak eskatutakoak baino askoz gutxiago dira.  Berria - Gaiak   2006-04-11

Lege hori indarrean jarri zen sendagileok eutanasia inongo jazarpen juridikorik jasan gabe 10 edo 15 urtez praktikatzen ibili ondoren.  Berria - Gaiak   2004-09-29

Gaixoak hiltzea desiratzen duenean eta aldez aurretik desira hori azaldu duenean, eutanasia borondatezkoa dela esaten da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 208. orr.

Itxura guztien arabera, albaitariek mundu garatuan egun normal darabilten kontzeptua da animalien eutanasiarena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 142. orr.

Filmaren helburua ez da eutanasiaren aldeko mezua ematea, gai horren inguruan hausnartzea baizik.  Berria - Kultura   2004-09-05

Funtsean, eta xehetasunak gorabehera, denok geunden konforme eutanasia arautu beharraz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 69. orr.

Etika aplikatuaren esparrua aztertuko da, eta azalpena esparru horren adibide paradigmatiko batera murriztuko da (eutanasiaren auzia).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Legeak ez du zehazten beste herrialde batera bidaiatzerik ba ote dagoen eutanasiaz baliatzeko.  Berria - Gaiak   2004-12-05

Eutanasiak debekaturik jarraitzen du, edonola ere.  Berria - Gaiak   2004-12-05

Eutanasia ez dago legeztatuta hemen, baina duin hiltzeko eskubidea bermatu nahi duten ekimen legalak badaude: bizi testamentuak.  Berria - Harian   2005-02-04

Eutanasia legez kanpokoa da AEBetan, baita Oregonen ere.  Berria - Gaiak   2004-12-05

Haren ustez, lege proiektu hori «eutanasiaren zigorgabetzea bezala da», horrelako izenik izan ez arren.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Zilegi al da eutanasia kasu hauetan?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 107. orr.

Esterilizazioan eta eutanasian espezializatutako emakume bati ari natzaio laguntzen, haren eskuin-esku bihurtuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 121. orr.

CiUk eutanasiarako eta abortatzeko eskubideak aipatzen dituzten artikuluak ezabatzeko eskatu izana ere salatu zuen ERCk.  Berria - Mundua   2006-01-26

Marrazoak gehiago sufritu ez zezan, denbora luzez pentsatu ondoren eta erabakia zaila izan arren, eutanasia egitea erabaki zuten.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 142. orr.

2 (izenondoekin)

Lehenengoari, eutanasia aktiboa esaten zaio; bigarrenari, pasiboa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 208. orr.

Ikuspuntu kliniko batetik begiraturik, borreroak praktikatzen duena eutanasia aktiboa da.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 72. orr.

Alemania: Eutanasia pasiboa legezkoa da (gaixoa bizirik mantentzen duen makinak deskonektatzea edo tratamendua gelditzea, kasu).  Berria - Gaiak   2004-12-05

3 (hitz elkartuetan)

Eutanasia legea onartu zutenean, 2002an, gaitzespen ugari heldu zen atzerritik.  Berria - Gaiak   2004-09-29

Medikuak, halaber, argi izan behar du eutanasia eskaria gaixoak berak bere borondatez egiten duela, eta tartean ez dagoela inolako presio klaserik.  Berria - Gaiak   2006-04-11

Estatu horretako legearen arabera, gaixoak sei hilabete baino gutxiagoko bizi itxaropena izan behar du eta hiru aldiz egin behar du eutanasia eskaera, hirugarrenean idatziz.  Berria - Gaiak   2004-05-28

Eutanasia-modu hau hilketa baten pareko dateke, oro har eta salbuespenak salbuespen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 208. orr.

Eutanasia-mota honekin nork bere burua hiltzeko gauza ez denari laguntza ematen zaio, betiere ezin jasanezko oinazeak dituenean edo hilko dela gauza segurua denean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 208. orr.

4 irud/hed

Europatik hizkuntza gutituekin antzematen den jarrerari, eutanasia estrategia deitzen dio Koldo Gorostiagak.  Herria   2001-11-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus