Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hormak lehertzen direnean, eustormatik gora metaturiko ur-masa osoa maldan behera itsasora joaten da bortizki, eta luzaroan eutsitako indar horien askapenak hondamendi hirukoitza eragiten du. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 152. orr.
Arabiar tradizio musulmanak kontatzen du garai batean Yemenen ingeniaritza hidraulikoko lan ikaragarri bat ikus zitekeela, Marib-eko eustorma edo dikea, alegia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.
Demagun gure similean limes-aren ikurra den irudizko eustorma, Txinako Shinsi eta Shansi probintzia modernoen barruan Harresi Handiak benetan zeharkatzen duen eskualdean goiko haranen batean hankalatraba eraikia izan dela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 143. orr.
Denboraren igarotzeak normalean limes-aren babesleen aurka eta barbaro erasotzaileen alde jokatu duela, azkenean eustorma lehertu eta barbarotasunaren uholdeak aurrez zegoen gizarte-egitura mapatik garbitu arte. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 319. orr.
Limes baten ezarpenak sorturiko gizarte-eustorma eta urtegi baten eraikuntzak sorturiko eustorma fisikoa izadiko lege beraren mende daude. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.