Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eustoki iz eusteko tokia. ik eusleku.
Erabiliaren erabiliaz, ertzetako larrua marguldurik zegoen eta eustokia, berriz, distiratsu, esku anitzen izerdiaren eraginez. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 41. orr.
Bere ontzia hortxe atondu duela, uhin biko irratiaz, berrogeita hamarreko metrailadore biz, esku-granadez eta bonba galant batekin, azken hori eustoki bi duena delarik, ur-azalera agertu ahal izango den itsaspekoaren zubira jaurtitzekoa da-eta. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 183. orr.
Eustokira bizikleta lotu, txartela zigilatu, galdarara zuzenean jo, irabiagailua martxan jarri, eta sua piztu zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 214. orr.