Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eusleku iz eusteko lekua. ik eustoki.
Ateko euslekuari gora eta behera egiten zion sarrailaturik balego moduan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 31. orr.
-Ez, ez duk hori, beste atea duk komunekoa -eten zuen Mentxuk, agian tonu zakarregiaz, Fonsecak sarrailako euslekuari heltzen zion unean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 92. orr.
Euslekua aurkitu zuenean hantxe geratu zen, isilik, mututu egin baitzen beldurrez. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 124. orr.
Iparraldeko Frontearenak urriaren 21ean egingo du, errepublikazaleen hango azken euslekuak faxisten eskuetan jausiz. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 85. orr.