Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
O Don Kijote Mantxako, behar adina behin ere jasoa izango ez zaren hori, gogaituen suspergarri, erortzera doazenen eusle, jauzi direnen beso-indar, dohakabe guztien esku-emaile eta kontsolagarri! Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 152. orr.
Zientzialari asko hipotesi honen eusle dela ematen du. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 101. orr.
Egun hartan israeldarrak apal-apal gelditu ziren; Judakoak, berriz, garaile, Jauna, beren arbasoen Jainkoa, izan zutelako eusle. Elizen arteko biblia 2 Kro 13,18
Lagun iezaguzu, beraz, gure Jainko Jaun horrek, zu baitzaitugu eusle bakarra. Elizen arteko biblia 2 Kro 14,10
· (izenondo gisa) Bere ontzia bezalakoa den gorputzak, zerbaitegatik urraturik edo xumeturik, eutsi ezin badio eta odolak zainetatik alde egin badu, nola usteko duzu aireak euts diezaiokeela, gure gorputza baino xumeago eta ez-eusleago izanik? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 191. orr.