Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
euskotramo iz Euskal Komunitate Autonomoko irakaskuntza sistemako soldata osagarri mota, produktibitateari dagokiona.
Gainera, euskotramoekin EHUren produkzioa hobetuko da, produktibitatearen araberako soldaka osagarriak direlako euskotramoak. Berria - Euskal Herria 2004-03-16
Oso garrantzitsuak izan ziren euskotramoak, irakasle funtzionarioen soldata nabarmen handitzea ekarri zutelako. Berria - Euskal Herria 2004-03-16
Jaurlaritzak ez baditu euskotramoak ordaindu nahi, arazo handi batekin egingo du topo. Berria - Euskal Herria 2004-03-16
Euskotramoen inguruan izan den ika-mikarekin, inor ez da ausartu deialdiak egitera. Berria - Euskal Herria 2004-03-18
Irakasle funtzionarioen eta kontratatuen arteko desoreka konpondu beharko litzateke, euskotramoen sistema desorekatua delako. Berria - Euskal Herria 2004-04-01