Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
euskarritu, euskarri(tu), euskarritzen du ad euskarri gisa eutsi.
Organoak nolabait euskarrituko dituen ezer ez dagoenez gero, gorputza ahultzen eta lohadar guztiak moteltzen dira, besoak eta betazalak jausten eta, etzanda ere, belaunak tolesten eta giharreak bertan-beheratzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 285. orr.
Arkupea ere, dena maila berdinean egina eta alderik alde zutabe berdinez euskarritua izan arren, mutur batetik bere luzera osoan ikusita, apurka-apurka konoaren punta zorrotzeraino estutzen da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.
Tauk, bitartean, Nocionik errebotean egindako lan ikusgarrian euskarrituta, eraso joko dotorea egin zuen. Berria - Kirola 2004-02-28