Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

euskarri (orobat eusgarri g.er.) 1 iz zerbaiti eusten dion zera.

Nekez esan dezakete, hortaz, euskara dutela haiek ere beren ideologiaren euskarri.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 118. orr.

Sadek errepresio sexualaren kontra jotzen du, eta honen euskarri den erlijioaren kontra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 15. orr.

Giza konfiantzaren euskarri diren urrea eta zilarra pilatu eta neurrigabeko ondasunak dituztenak.  Elizen arteko biblia   Ba 3,17

Oharrak edozein euskarritan jaso daitezke (paper puska bat, koaderno bat, konputagailuko dokumentu bat, liburu baten bazterrak).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 349. orr.

Ez dut uste nik hortentsiek euskarririk behar izaten dutenik, baina sartu nituen makila haiek.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 376. orr.

Kolore deigarri bakarra bere betaurrekoen euskarriaren arrosa zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Hamaika euskarri erabiltzen dira ikasgeletan euskara irakasteko, besteak beste, idatziak, irudiak, ikus-entzunezkoak, ordenagailua eta Internet.  Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Gorputz eder hark nire besoa zuen euskarri, eta oso hurbil ginen elkarrengandik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 320. orr.

Lur joa nengoenean eraso zidaten, baina Jauna izan nuen euskarri.      - 0. orr.

Dantza tradizionalen bidez, antzerkia eta musika euskarri dituela, 36ko gerran erbesteratutako euskal umeen bizipenak ekarri ditu antzokietara Kukai dantza taldeak.  Berria - Kultura   2004-02-12

Hortxe zagok ideien indarra: ez ditek euskarririk!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 457. orr.

Norengan oinarritzen da? Nor du euskarri?  Elizen arteko biblia   Si 34,18

Arnas beharrean egongo balitz moduan jesarri zen Joselu baldosen gainean, ohearen zurezko oina bizkarraren euskarri.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 105. orr.

Kristau artaldearen artzain dira, fedearen defendatzaile, Senarraren adiskide, beraren lankide, munduaren euskarri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.

Euskarriak behar ditu oroimenak; makulu gisa baliatzen ditu lekuak, horiei atxikiak ageri zaizkigu oroitzapenak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 22. orr.

Idazle askok beren obretan aurkitu dituzte amets-giroan bizitzeko euskarriak, eta ondorioz, irakurleek ere bai.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 356. orr.

Zeure bizitzari besteen bizitzak ematen baitio zentzu eta arrazoi, hats eta argi, euskarri eta norabide.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 154. orr.

Burkoak euskarri harturik, ohean eserita zegoen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 231. orr.

Horrek esan nahi du, Bera dela, azken buruan, munduko gauza guztien existentziaren eta egonkortasunaren euskarria, eta Beragatik bizirik dirautela, gauza formadunek beren formengatik dirauten bezala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 176. orr.

Nor izango ote zen haren koartadaren euskarria?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 233. orr.

-Ez dugu inongo euskarririk -azaldu zuen abokatuak-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 133. orr.

· (futbolean-eta; ik pibot) Erdilaria da, euskarria.  Berria - Kirola   2004-10-27

Partida guztian korrika egoten dira euskarriak.  Berria - Kirola   2006-04-12

Zelai erdian, sortzaile baino gehiago, suntsitzaile izaerako bi euskarrik jokatzen dute, nekaezinak biak: Vieira eta Makelele.  Berria - Kirola   2004-06-09

Hiru euskarrik (Sosa soilik falta da), eta lau hegalekok (Ortiz soilik falta da) gola egin dute.  Berria - Kirola   2006-02-17

Agian, aurreko asteazkenean Anoetan ateak itxita hiru euskarrirekin -Aranburu, Alkiza eta Xabi Alonso- egindako proba izango du buruan.  Berria - Kirola   2004-03-09

Horretarako, talde sendoa zelairatuko du Amorrortuk: Mikel Alonsok eta Gaizka Garitanok osatuko dute euskarri bikoitza, eta Novo ariko da punta erdian.  Berria - Kirola   2006-01-08

Alkizak eta Artetak osatutako euskarri bikoteak ez zen inoiz gai izan zelai erdiko jokoa menderatzeko.  Berria - Kirola   2004-10-28

Nou Campen ere izan zen lehen taldearekin, baina, berotze ariketak egin zituen arren, euskarri postuan aritzen den elgoibartarrak oraindik ez du lehen taldearekin jokatzeko aukerarik izan.  Berria - Kirola   2004-04-25

Gaztetan, punta erdian aritzen zen Alonso, eta oraindik ere denbora beharko du euskarri postura egokitzeko.  Berria - Kirola   2004-10-19

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Angie zutik zihoan, beso bat gora, altzairuzko euskarri distiratsuari indarrez eutsiz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 30. orr.

Euskarri beltzezko antiojo modaz paseak janzten zituen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 17. orr.

Irudi orok du euskarri material bat; irudi oro da -lehen ere esan dugu- objektu bat. Lana euskarri digitalean eman eta «euskal gizarte osoaren esku» jartzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

Inkestaren emaitzak euskarri informatikoetan plazaratzeko xedea du EKEk.  Berria - Harian   2005-09-18

Moderniaz geroztik, liburua izan da ezagutzaren edo informazioaren euskarri nagusia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 337. orr.

Ate haietako bakoitzak bi euskarri jiragarri zituen.  Elizen arteko biblia   Ez 41,24

Jauregiaren euskarri landuak.  Elizen arteko biblia   Sal 144,12

Sistema ekonomikoa da patriarkatuaren euskarri nagusia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 60. orr.

Bi pertsona xume, horra aurrera egiteko euskarri bakarrak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 279. orr.

Tradizionalki Ongia eta Gaizkia euskarri absolutu batean egon da orpotua (Jainkoan, Naturan); eta Ongiaren eta Gaizkiaren epailea munduan ere absolutua izan da (Eliza, Arrazoimena).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 135. orr.

Bera nuen euskarri sendoena, beharrezkoena, bizipoz handiena.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 155. orr.

Atal komertziala eta euskarri teknikorako zerbitzua bakarrik mantenduko dira.  Berria - Ekonomia   2006-02-18

Ezertan ez gintuan -ez huen, noski, hori ahaztuko- ados jartzen; gure adiskidetasunaren euskarririk onena hori izan dela pentsatu izan diat geroztik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.

Egonleku egokia prestatzen dio, horman ipini eta burdinazko euskarriz finkatzen du.  Elizen arteko biblia   Jkd 13,15

Erabiltzen zituen betaurreko handiek -adarkizko euskarria zuten- begiak handitzen zizkioten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

Kristal landuzko balaustre bat birarazten ari zen, letoizko euskarritik askatua zegoena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

Moja zeharo galkatuta zegoen eserleku hartan, alde batera eta bestera zeuzkan besoak pausatzeko egurrezko euskarriek kaxa itxi batean bezala itotzen baitzioten bere gorputz lodikotea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 154. orr.

-Txapelketetan bat-batean sortutako bertsoak idatziz jasotzen dira, eta, azken urteotan, baita ikus-entzunezko euskarrietan ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 26. orr.

Hiruko euskarri hori Aranburuk, Alkizak eta Xabi Alonsok osatuko luke.  Berria - Kirola   2004-03-05

Sabaira begiratzen dudan bakoitzean, ohartzen bainaiz (eta ez ditut mugitzen ikusten) liburu batzuk sabaira itsatsita-edo daudela, inolako euskarririk gabe, zutika.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 133. orr.

Anaiaren euskarririk gabe geratu zenean, Felixek ere oreka galdu zuen neurri handi batean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 243. orr.

Martxoko egun eder batean, Saddam Hussein irakiarrak hitzarmen bat sinatu zuen Iraneko Xa-rekin; galdua genuen azken euskarria.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 62. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Elkarren osagarri izan daitezke hiru euskarri-motak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 168. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Orduantxe kendu behar izan zituen Judako errege Ezekiasek, berak lehen urrez jantziak zituen Jaunaren tenpluko ateak eta ate-euskarriak, Asiriako erregeari emateko.  Elizen arteko biblia   2 Erg 18,16

Haren beso-euskarri bigunek atzitu eta gogor heldu zidaten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 52. orr.

Niri opilezko panpina bat oparitu zidaten, aitari liburu-euskarri bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 84. orr.

Atalka argitaratutako kronika haiek, osatuta eta orraztuta, liburu euskarrian eskaintzen dizkizugu orain, Alberdaniak eta BERRIAk baterako argitalpenean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 6. orr.

Jaunak giza euskarriak ezereztuko.  Elizen arteko biblia   Mi 5,9 tit

Zeuek baliogabetzen duzue jarraitasuna, beretaz egiten duzuen erabilerarekin, zeuek tratatzen duzue bera osagai-euskarri modura, gainerako guztiaren erreferentzia izan behar duena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 198. orr.

Besteak beste, Kode Zibilean ditugu garai honetako lege euskarri nagusiak eta oinarri gorenak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 10. orr.

1988tik aurrera, hartzekodunek eman dituzten finantza-euskarriek hiru forma nagusi izan ditu: birmailakatze-baldintzak hobetzea, garapena sustatzeko laguntza publikoko kredituak ezabatzea eta banku-kredituak berriz erosten laguntzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.

Frantseserat itzultzea eta multimedia euskarrian egokitzea, IKASek zabaltzen duen Fabula programa erabiliz.  Herria   2001-05-17

5 euskarrian futbolean-eta, pibot linean.

Erdilari aurreratu gisa hasi zinen, euskarrian jokatzen duzu egun, eta zentral gisa ere jokatu duzu.  Berria - Kirola   2004-01-03

Avimileth Rivasek 19 urte ditu, euskarrian jokatzen du.  Berria - Kirola   2004-01-27

Alkizak, Aranbururekin batera jokatuko du euskarrian.  Berria - Kirola   2004-01-04

Sarriegi sartuko da atzeko lerroan, Carrerasek hartuko du ezker hegala eta Juvenal euskarrian ariko da.  Berria - Kirola   2004-12-19

Ez dirudi bientzat lekurik dagoenik euskarrian, eta, agian, hobea litzateke bietako bat zentral postura pasatzea, Athleticek arazoak dituelako atzean.  Berria - Kirola   2004-01-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus