Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskaratze hori egungo euskal irakurleari modurik hurbilenean eskaintzeko. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 30. orr.
Tankera pixkat hartzen hasia nintzen gauzari, batik bat gogoan erabili nuelarik zein izan zitekeen erdarazko esaldi horren euskaratze taxuzkoena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.
Eta testuaz ari garela, aipatzekoa da Patxi Ugaldek egindako euskaratzea, zuzentasuna eta naturaltasuna elkartu baititu jatorrizko liburua itzultzean. Berria - Kultura 2004-04-21
Beti esan ahal izango da Jauregik, Ramonek, berak idazten duela Jauregui, bera dela uko egiten diona edozein euskaratze nahiri. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 18. orr.
Horren karian, arazo ugari euskaratze lanean. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 30. orr.
Liturgiaren euskaratze lanetan ere arizana luzaz. Herria 2005-09-29