Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

euskaratu, euskara(tu), euskaratzen 1 du ad euskarara itzuli.

Fitxok euskaratu behar dituzu.     «Kuskue tanden», 2004 - 36. orr.

Neronek euskaratu dizut eta tarteka moxtu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 277. orr.

Begira zeinen dotore datorkigun, Uxio Novoneyra liriko galegoaren poema eder hau, Koldo Izagirrek euskaratua: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 93. orr.

Cesare Paveseren 'Ciau Masino' euskaratu du Gillermo Etxeberriak.  Berria - Kultura   2006-01-04

Xabier Iabenek euskaraturik, Desolamendua izenburuarekin argitaratu du Igelak.  Berria - Kultura   2006-04-26

Hona albistearen parte bat, neuk euskaratua: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 52. orr.

Koldo Bigurik euskaratu ditu testuak, eta Emilio Palaciosek zuzendu du edizio kritiko hau.  Berria - Kultura   2004-04-07

Euskaraturik, honela dio: [...].  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 95. orr.

Honekin, lau dira jada Paveseren liburuen artean euskaratutakoak.  Berria - Kultura   2006-02-07

Dr. G.F. Savage-Armstrong-ek (London 1907, Bell) ingelesera egindako itzulpenetik euskaratua. Inpresioa du batek, gehiegikerian aritzeko beldur handirik gabe, Ero hiria irakurri ahala AEBetako idazle baten obra euskaratua ari dela leitzen.  Berria - Kultura   2006-04-18

Brechten antzerki euskaratuaren proiektua urtebete atzeratu da.  Berria - Kultura   2004-08-29

Egile klasiko eta moderno gailenen lan euskaratuak ere kaleratu zituen Olerti-k.  Berria - Kultura   2004-03-02

Horra hor, ipuin txinar labur-labur bat zabarki euskaratua.  Berria - Kultura   2004-12-04

Hizkuntza horren babesa eskatzeko bide bat baino ez da abizenaren euskaratzea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 91. orr.

Zer zailtasun nagusi ditu, zure ustez, haren lanak euskaratzeak?  Berria - Kultura   2006-02-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus