Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskalgaiztoa, orain zenbaitek "euskañola" deitzen duena, entzuten da sarriegi Euskal Telebistan. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 177. orr.
Argotera heltzeko, beharrezkoa da espresibitatean irabaztea, gaztelerarik gabe ezin uler daitekeen euskañolari gain hartzea... baina ez dirudi borondate handirik dagoenik. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 98. orr.
Ikusia nagok ni, Miramar jauregian, kritikari euskañol katedradunak Bidasoaz haranzko poesia trufaz goroztzat jotzen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 281. orr.
Ez da gero harrigarri, Perurenaren berreskuratze erromantiko hori Euskal Herri urbanoenean gailendu izana [...] hain zuzen ere berak gogorren salatzen duen "gehiengo euskañol dekoratibo" horrengan apika. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 14. orr.