Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

euskaltzaletasun (orobat euskalzaletasun g.er.) iz euskaltzalearen nolakotasuna, euskararekiko atxikimendu eta zaletasuna.

Euskaltzaleen Biltzarreko Piarres Aintziart eta Euskalerriaren Adiskideen elkarteko Jose Maria Urkiak hitzaldi bana dute eskaini, euskara eta euskaltzaletasuna goraipatuz.  Herria   2005-12-08

Demagun euskaltzaletasuna: liburua argitaratu zen garaiko (1925) euskaltasun aberkoia eta Europako mugimendu nazionalistak ditu iturri.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 25. orr.

Bernat Etxepare katolikoari kontrajartzen badiogu Joanes Leizarragako lapurtar protestantea, konturatzen gara, euskaltzaletasunaren aldetik, ez dietela zorrik nafartarraren neurtitzei, lapurtarraren lerro hauek: Alabaina segur izanez ezen Heuskaldunak berze nazione guzien artean ez garela hain basa, non gure lengoaiez ezin ezagut eta lauda dezagun gure Jauna.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 59. orr.

Orain dela 25-30 bat urte herri hau euskaltzaletasunak bete-betean jo zuenean, euskaltegiak han-hemenka hasi ziren hazten.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 57. orr.

Euskararen desideologizazioak, ordea, beldurtu egiten du Saizarbitoria, euskaltzaletasuna ahul bailezake.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 118. orr.

Han hitzaldiak ematen eta gazteen artean euskaltzaletasuna pizteko ahaleginak egiten jarraitu zuen, baina oihartzun handirik lortu gabe.  Berria - Harian   2006-01-26

Beste gauza bat da euskaltzaletasuna: badu erlijiotik puskat eta ekonomia ere bada beste puskat (gaur egunean batik bat), eta jainko-idoloak eta dirua, edo bortxaz maitatzen dira, edo ezin iritsizko beste zerbaiten sublimagarri gisa maitatzen dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 273. orr.

Guretzat, euskara ardatza da, eta abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna bereizi egin beharko litzateke, eta baita muga politiko eta kulturalak ere.  Berria - Kultura   2004-10-31

Arrazoi politikoak dira kasu horretan, euskaltzaletasuna abertzaletasunarekin berdintzen baitute bere burua abertzaletzat ez duten agintari politikoek.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 194. orr.

Euskaltzaletasun hutsak ala euskara erabiltzearen abantaila komertzialak?  Berria - Kultura   2006-03-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta euskaltzaletasuna (6); euskaltzaletasuna eta (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus