Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

euskaltzale (orobat euskalzale g.er.) 1 izond euskararen zalea dena, euskararekiko atxikimendua erakusten duena.

Familia euskaltzaleko semea zen.  Berria - Kultura   2004-02-22

Familia euskaltzale hori aldi berean euskalduna baldin bada, ostera, aukera bat baino gehiago dugu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 69. orr.

Zu bezalako gazte euskaltzaleak eta euskara jakinki ez?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 85. orr.

Horregatik ere, besteak beste, haren leinukoa zen Joan Perez jaun euskaltzaleak idatzi zuen Genealogia bat argi eta garbi erakusteko ezkontza tamalgarri baten ondorioz bazela Lazarragatarren artean leinuadar bat juduekin batua edo zikindua.  Berria - Kultura   2004-04-09

Barandiaran ados da sortzen denaren berri eman behar zaiela «babes geruza» osatzen duten erdaldun euskaltzaleei, baina, bere ustez, «txikitasunak ez du eskastasuna esan nahi».  Berria - Kultura   2006-01-07

Euskara babesteko deia egin du talde euskaltzaleak, ehunka lagunen aurrean, Tolosako Leidorren.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Ehunka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Tolosako Leidor zinemara (Gipuzkoa), Euskal Herrian Euskaraz erakunde euskaltzaleak antolatutako Atzo, gaur eta bihar, euskaraz! ekitaldira.  Berria - Ekonomia   2004-04-29

Kardaberazek erlijioa mintzagai izan ez zuen liburu bakarra izan zen Eusqueraren berri onac, «bere alderdirik euskaltzaleena» agerian utzi zuena, Zulaikaren iritziz.  Berria - Kultura   2004-04-30

Unibertsitateko sektore euskaltzaleak, abertzaleak, ezkertiarrak eta aurrerakoiak bildu nahi ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Joera euskaltzale berri baten sorrera.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

Hain euskaltzaleak izaki, zer dela-eta egiten duzue, euskaldun peto zareten horiek, horrenbeste aldiz erdaraz zuen artean?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 91. orr.

Jakina, zure baitan, arras euskaltzalea bazara, egingo duzu: eta ez bada ikaslibururik, zergatik ez dira egiten, zergatik ez itzultzen?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 72. orr.

Ni ez naiz euskaltzale bihurtu politikoki abertzalea naizelako, baizik eta alderantziz; ni euskaltzale nintzen, eta euskaltzale izateak logikaz eraman nau planteamendu politiko abertzaleetara.  Berria - Kultura   2004-09-05

Gure burua euskaltzaletzat hartzen dugunoi ez digu inork ere baimenik eman behar hemen bizitzeko, euskal etxean bizitzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 38. orr.

Eremu euskaltzalea anitz zabaldu da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

2 (izen gisa)

Har ditzagun euskaltzaleak, gaur egunekoak zehazkiago, hots, "euskalgintza" edo "euskararen mundua" (ex-unibertsoa), hau da, euskararen gainean eraikitako industria euskararekin berarekin nahasten dutenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 237. orr.

Gaztedanik etorri zaizkit bada, XIX. mendetik XX. menderateko bihurgunean, eliza dorrearen azpian alha ziren errepublikazaleen eta erregezaleen arteko liskarren oihartzunak, edo gutartean zebiltzan frantseszaleen eta euskaltzaleen eztabaidak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 20. orr.

Ehunka euskaltzale bildu ziren atzo Gernikan eta Bergaran izandako manifestazioetan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Euskaltzaindiak beti izan du itzal akademikoa eta errespetua euskaltzaleen artean eta euskaltzale gehienek hartu izan dute erreferentzia puntu gisa euskal araugintzan, esana da hori.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 128. orr.

Oso argi dut gure kulturaren parte handi bat "Espainia" deitzen dugun hortik datorkigula, nola Baionan bizi den euskaldun eta euskaltzale bati bere kulturaren zati bat, txikia ez dena, Frantziatik heldu zaion.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 194. orr.

Gaurko euskaltzaleek bere buruarentzat maiteena duten kontsigna, bat aukeratu behar eta, "euskaraz bizi" delako hori dela esango nuke, duda gutxirekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 86. orr.

Orain ez bezala, orduan euskaltzaleen artean erdaraz egitea bekatu larria zen gero!  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 57. orr.

Telesforo Monzonen mendeurrena dela aurten, Euskaltzaleen Biltzarrak Lapurdi eta Baxenabarre aldeko euskaldun ikasle eta langile gazte guztiei dei egiten die Monzonen antzerki ezagunetariko baten muntatzeko.  Berria - Kultura   2004-09-08

3 (izen gisa izenondo eta izenlagunekin)

Patxi Altunaren joanarekin euskaltzale handi bat galdu dugu, euskararen inguruko gaietan espezialista on bat, filologo klasiko bat.  Berria - Kultura   2006-01-21

Horren euskaltzale sutsua, erradikala izanik, eta bere ideia politikoak ezagututa, Eusko Jaurlaritzaren hizkuntz politika txalotzekoa zela esaten zuen.1900ean, Pariseko Erakusketa Unibertsalaren karietara, euskaltzale gorri edo xuri multzo batek asmatu zuen Victor Hugok Populu xarmant eta apur bat basaren fama eman zion Euskal Herriari erakustoki xume baten eskaintzea.  Berria - Kultura   2004-10-07

Omenaldi xume baina hunkigarria egin nahi diote Manuel Larramendi Bazkunak eta Andoaingo Udalak bertako seme kutun Martin Ugalde Orradre euskaltzale zendu berriari.  Berria - Kultura   2004-11-09

Durango euskaltzale ugariren Meka bilakatzen da egutegiak Hegoaldera ekarri dituen jaiegun hauetan.  Berria - Kultura   2004-12-05

«Nola eska dakioke errusiera eskolak ematen dituen irakasle bati bigarren hizkuntza eskakizuna?», galdetu dute sindikatuek, eskaera hori egitea muturreko euskaltzale batzuen gutizia zerutiarra bailitzan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Izpurar euskaltzale hori independente gisa aurkeztu zen duela sei urte.  Berria - Euskal Herria   2004-03-12

4 (izen gisa hitz elkartuetan)

Etsaiak zer erranen du ezkerretik eskuinerako euskaltzale sensibilitate ezberdinak biltzen badin badira?  Berria - Kultura   2004-03-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus