Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskaltegiak euskara ikasteko zentroak dira. Berria - Euskal Herria 2004-09-05
Halako giroa zegoen hartan sortu zen, beste toki anitzetan gertatu zen gisa, Deustuko Unibertsitatean euskara ikasteko euskaltegia, eta arrakasta handia izan zuen. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 57. orr.
Gai horren inguruan hitz egiteko euskaltegiko klase berezi bat antolatu zuen atzo plataformak, Gasteizen. Berria - Euskal Herria 2006-03-15
XX. mendearen azken aldera aldatu zen egoera: umeak eskoletan euskaraz ikasten hasi zirenean, umeen gurasoak eta jende heldua gau eskola eta euskaltegietan euskaraz ikasten hasi zirenean, [...]. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 12. orr.
Zerk bultzatzen ditu orduan hogei urte pasatxoko bi kirolari profesional euskaltegian sartzera? Berria - Kirola 2006-03-16
Igandeko finalistek hiru urte daramatzate elkarrekin euskara ikasten Iruñeko Iruñazar euskaltegian. Berria - Kirola 2006-03-16
Matrikulazioen beherakada eten egin da euskaltegietan. Berria - Euskal Herria 2004-01-23
Ez nintzen inongo euskaltegitara ez gau-eskolatara joan, harrokeriaz baino gehiago alferkeriaz. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 80. orr.
Abertzaleen esku zeuden, oro har, euskal dantza taldeak, euskaltegiak, eta Elizaren inguruko hainbat eta hainbat jende, apaiz "kontzientziatuen" gidaritzapean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 57. orr.
Hainbat euskaltegi biltzen hasi ziren Helduen Euskalduntze Alfabetatzearen etorkizunaz hausnarketa komuna egiteko asmoz. Berria - Euskal Herria 2004-11-24
Euskaltegi batean klaseak ematen hasi nintzen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 226. orr.
Orain dela 25-30 bat urte herri hau euskaltzaletasunak bete-betean jo zuenean, euskaltegiak han-hemenka hasi ziren hazten. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 57. orr.
Euskaltegien bideragarritasuna ez dago bermatuta. Berria - Euskal Herria 2004-09-19
Euskara maila egiaztatzen duten EAE Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietako ikasle guztiek matrikularen erdia berreskura dezakete. Berria - Euskal Herria 2004-07-17
Euskaltegiko kurtsoak utzi zenituenez geroztik, ez duzu aukera handirik ukan euskaraz irakurtzeko. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 13. orr.
Herri ekimeneko euskaltegietan. Berria - Euskal Herria 2004-10-29
Euskaltegietako irakasleek lan-baldintza duinak eskatu dituzte. Berria - Harian 2005-06-23
Erandioko euskaltegiko ikaslea naiz. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 115. orr.
Euskaltegi homologatuek planto egin diote Eusko Jaurlaritzari. Berria - Harian 2005-06-09
'Euskaltegi pribatuen finantzaketarako irizpide nagusiak' aurkeztu zizkieten. Berria - Harian 2005-06-09
Euskaltegi pribatu homologatuen %85 ordezkatzen dituen taldeak urte osoa egin du Administrazioarekin helduen euskalduntze-alfabetatzearen bideragarritasuna bermatuko duen akordioaren bila. Berria - Euskal Herria 2004-09-19
Euskaltegi estandar baten kostu azterketa eta lanpostuen eginkizunak (irailean Sareak aurkeztutakoak) aurkeztu zituen HABEk. Berria - Harian 2005-06-09
IKA euskaltegi sareak 15. urtemuga ospatuko du ikasturte honetan, Gasteizen bertako arduradunek atzo jakinarazi zutenaren arabera. Berria - Euskal Herria 2004-09-16
Nork esango zuen gela kaxkar haietan eta baliabide urri haiekin abian jarri ziren gaueskoletatik gaur egungo euskaltegi sarera iritsi behar genuena! Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 15. orr.
Euskaltegi talde horren izenean hitz egin du Mertxe Mujika AEK-ko Nazio Batzordeko kideak. Berria - Euskal Herria 2004-09-19
· Araban egin du gora, Gasteizen batez ere, eta sare guztietan; baita Bilbo metropolitanoan ere, ezker-eskuinaldeko udal euskaltegietan. Berria - Euskal Herria 2004-01-23
Zarauzko udal euskaltegiak bidean ezarri ditu, martxoaz geroz, euskarazko ikastaldiak herriko etorkinentzat. Herria 2003-04-17
ditu euskaltegiak (3); ditu euskaltegiak (3); dute euskaltegiek (3); euskal herriko euskaltegietan (3); euskaltegi batean (6); euskaltegi eta (3); euskaltegi homologatuek (3); euskaltegi homologatuen (3); euskaltegi pribatuek (3); euskaltegiak eta (3); euskaltegiak eta (3); euskaltegiak ez (5); euskaltegiak ez (5); euskaltegiak ez ito (5); euskaltegiak ez ito (5); euskaltegiek eta (4); euskaltegien bideragarritasuna (3); euskaltegietako ikasleen (3); euskaltegietako irakasleek (7); herriko euskaltegietan (3); ika euskaltegiko (3); udal euskaltegiak (3); udal euskaltegiak (3); udal euskaltegiek (6); udal euskaltegiko (4); zuten euskaltegiek (5)