Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
euskalkidun izond/iz euskalkia duena.
Zeharo bidezkoa eta zeharo beharrezkoa begitantzen zait euskalkiak babestea eta baliatzea, baina, beti ere, euskalkidun baino lehen euskaldun garela kontuan izanda. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 35. orr.
Aspaldikoa da begien aurreko zuhaitzak basoa bere osotasunean ikusten ez uztea; aspaldikoa, euskaldunak baino lehen euskalkidunak izatea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 40. orr.
Badirudi, beraz, Arana Goiriren asmoa bete egingo dela gutxien uste genuenean: herrialde bakoitzak bere euskalkia, eta hor konpon herrialdekoak ez diren euskalkidunak! Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 121. orr.