Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskaldunen ezaugarri funtsezkoenak erabiliz [...] euskalduntasuna definitzea posible izango ote litzateke? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 309. orr.
Mirandek azkeneko ttanttaraino atera dio zukua gupida gabe, paristarraren euskalduntasunak zorroztu egiten zion bere espiritu kritikoari. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 216. orr.
Frantzia mailako probintzien iratzartze oldeaz baliatuz, Ipar Euskal Herrian ere, intelektualen artean lehenik, Abadia Urrustoi kasu, euskalduntasunaren inguruko interesa sortu zen, euskaraz mintzo zen fededuna euskalduna deitzen zela. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 84. orr.
Parean neukanaren hitzetan, Bazko goizetan su-mihi gorrixka moldean euskalduntasunaren errebelazioa erdiesten eta onartzen zuten militanteen eta jateaz nahiz mozkortzeaz edo elkar jokatzeaz beste axolarik ez zuen populazio kopulatiboko partaideen artean leize erraldoia zegoen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 193. orr.
Iparraldean, Etienne Salaverry eta Piarres Xarriton ditugu azpimarragarrienak, zeintzuek beren jarrera giristinoari eutsiz euskalduntasunetik pentsatzeari ekin zioten frantses kulturatik eskuraturikoa galbahetik iragazi ondoren. Herria astekarian idazten du eta ez ogibidez, euskarari eta euskalduntasunari dien atxikimenduaz baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 322. orr.
Nahitaez judu herratua izango da euskalduna, arrotz hein batean edonon, baina Espainian ez derrigor etxeanago Frantzian edo Ingalaterran baino, demokrazian ez erosoago sentituz sozialismoan baino, edo viceversa, nola eta ez zion behintzat bihotz barnean bere arroztasunari (euskalduntasunari) uko egiten, dagoen tokian arras berdindu eta integratzeko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 213. orr.
Imajinaezina da bera bezalako kontalari batek honen gisako komentariorik egitea, "Anttoni zuen izena, ez oso izen euskalduna, bide batez esanda...", zeren horretarako euskalduntasunari buruzko ideia jakin bat eduki beharko baitzuen, gerora fundamentalistek zabaldu bezalakoa, orokortasun gradu handikoa eta Gautierrena bezain faltsua. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 34. orr.
Euskal nazionalismoak ulertzen zuen euskalduntasun sentimendua izan zen nirea, familiak eraginda. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 71. orr.
eta euskalduntasuna (3); eta euskalduntasunaren (3); euskalduntasuna eta (4)