Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beldurrik gabe guk ere behar dugu aldarrikatu gure euskaldungoa, euskarari diogun atxikimendua. Herria 2005-04-07
"Gure gizarte mikroeuskaldun honek" euskaldungoa hiru edo lau lema ideologikoren mendean kateatuta duela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 278. orr.
Franco-ren denboran bezala, euskaldungoa suntsitu nahiz ari da, euskalzale guziak terroristatzat emanez, alderdi eta kazetak debekatuz, Lehendakaria bera presondegiaz mehatxatuz. Herria 2004-01-01
Euskarak gaitu euskaldun egiten, euskararen uztea da euskaldungoari uko egitea eta gure arbasoen ukatzea. Herria 2001-07-05
Gisa berean argitan ezarriak dira HERRIA astekaria sortzeko keinka hartan eta ondoko bi urtetan Lafitte kalonjeak zituen arrangura guziak, jendetasunaz zuen griña eta euskaldungoaz zuen axola. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 94. orr.
Euskararen geroa euskal kulturaren eta euskaldungoaren etorkizuna ez da gehiago gure eskuetan. Herria 2002-08-01
Aberri-Eguna, euskaldungoari atxikiak diren guzien besta behar litakeena. Herria 2003-04-10
Salbatore Mitxelenak iñular hitza erabiltzen zuen euskaldungoaren ilunabarreko azken arnasaren ebokazioan. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 102. orr.
Lekutan geratu zaigu behialako harrotasun hura, Txema Larreak "Euskaldungoa erroizturik" liburuan dotore erakutsi digunez. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 332. orr.
Ez euskaldungoari bakarrik, baizik eta euskal herritar guztiei. Berria - Harian 2005-12-18
Ni konturatzen naiz gaur egun asko idazten dela Euskal Herrian gertatu zen gerraz, lurperatuak ateratzen ari dira, Lauaxetaren mendeurrena izan da... baina euskaldungoaren zati handi baten historia ez da hori. Berria - Kultura 2006-01-08
eta euskaldungoaren (5); eta euskaldungoari (6); euskaldungoa erroizturik (3); euskaldungoa eta (3)