Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sartagudan euskaldundu denak aukera eta premia komunikatibo jakin batzuk ditu, eta oso bestelakoak Santurtzin, Baionan, Poznanen edo Renon euskaldundu denak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 240. orr.
Euskaldun berriak aldiz 1 000 dira eta euskalduntzen ari direnak 4 000. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.
Mirenek apurtxo bat euskaldunduta dauzka umeak Takolo, Pirritx eta Porrotxen kasetak direla medio. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.
Ikasleen %62 eskolatik euskaldundu gabe ateratzen dira. Berria - Harian 2005-09-29
Gasteizen euskaldundutako hiztunek lekuz kanpo ikusi ohi dute euren burua Gipuzkoako edo Bizkaiko euskaldunekin elkartu direnean. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 212. orr.
Euskaldundu garela pentsatu dugu, Euskaltzaindiaren azkeneko araua ikasi dugulako. Berria - Kultura 2004-07-01
A ereduak ez du ikasle bakar bat ere euskaldundu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 115. orr.
Guztiok dakigu A eta B ereduek ez dituztela ikasleak euskalduntzen. Berria - Harian 2005-03-17
Kolegio eta lizeotako elebidun sailetako erakaslek aitortu dute eskolak ez duela euskalduntzen, ez baita aski indar eta ahal emaiten hortarako. Herria 2005-03-24
Gure burua engainatzen segi dezakegu, eta bulego publikoetan denek bere titulua besapean dutelako bulego hura euskaldundu dugula esan, baina ez dakit horrekin euskarak zinez aurrera egiten duen. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 90. orr.
Osasunaren arloa euskalduntzeko dirua eta planak eskatu dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-05-08
Gizartea euskaldundu, Bizitza euskaratu, Errealitatea euskaraz jarri beharra zegoen, eta horretarako bide ezinbestekoa zen elebitasuna. «Kuskue tanden», 2004 - 60. orr.
Filosofia ere euskaldundu beharko zen noizbait. «Kuskue tanden», 2004 - 60. orr.
Nola ez aipa, azken aldi honetan agertu zaizkigun seinaletika eta paisaje linguistikoa euskaldundu beharra, hau da, mutuei euskaraz erakutsi beharra. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.
Azpeitiko herritarren artean, 11.000 euskaldunak dira (%89), 1000 (%7) kasik euskaldunduak eta 500 (%4) erdaldunak. Herria 2004-01-01
Nahiago dugu eguneroko jarduna euskaldundu eta euskara gure tresna bihurtu, tartean behin liburuxka bat euskaraz argitaratu baino. Berria - Kultura 2004-05-27
LABek dio eskola euskaldundu gabe, lan mundua euskalduntzea ezinezkoa dela. Berria - Euskal Herria 2006-04-28
Administrazioa euskalduntzeko planak ez ditu helburuak bete. Berria - Harian 2006-05-10
Administrazioa euskalduntzeko, akordio politikoa behar da. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
Lan mundua euskalduntzeko programa sortzea, etorkinak euskalduntzeko egitasmoa, euskarazko telebista nazionala sortzea, eta euskaldunduko duen eskola. Berria - Harian 2005-09-21
Erdaldunak errazago eta lasterrago euskalduntzea eta egokitzea euren inguruko gizartean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 244. orr.
Izena ere euskaldundurik ezarria zioten: Harismendyren lekuan Harizmendi euskara garbian. Herria 2004-09-02
da euskaldundu (3); ere euskaldundu (6); eskola euskaldundu (3); eskolak euskaldundu (36); eskolak euskaldundu behar (20); eskolak euskaldundu egin (4); euskaldundu behar (32); euskaldundu behar du (17); euskaldundu behar duela (3); euskaldundu behar ziren (5); euskaldundu beharra (8); euskaldundu dezan (3); euskaldundu egin (7); euskaldundu egin behar (7); euskaldundu ez (5); euskaldundu ez diren (4); euskaldundu gabe (12); euskaldundu gabe ateratzen (3); euskaldundu gabeko (4); euskaldunduko dira (3); euskaldunduko dituen (3); euskaldunduko duen (5); ez da euskaldundu (3); ez zen euskaldundu (4); guztiak euskaldundu (3); mungia euskaldunduz (3); zen euskaldundu (4)
administrazio atalak euskalduntzeko (5); administrazioa euskalduntzeko (3); administrazioa euskalduntzeko (39); administrazioa euskalduntzeko ii (4); administrazioa euskalduntzeko planak (4); atalak euskalduntzeko (5); atalak euskalduntzeko helburuak (3); duela euskalduntzen (8); dute euskalduntzeko (3); dutela euskalduntzen (4); epaitegia euskalduntzeko (11); eskola euskalduntzeko (3); eskolak euskalduntzeko (8); eta euskalduntzen (4); etorkinak euskalduntzeko (3); euskal herria euskalduntzeko (3); euskal herria euskalduntzen (4); euskalduntzeko aldarria (3); euskalduntzeko bidea (3); euskalduntzeko duten (3); euskalduntzeko egitasmoa (3); euskalduntzeko ekimena (3); euskalduntzeko eskaerak (3); euskalduntzeko eskatu (3); euskalduntzeko eskatzen (5); euskalduntzeko eta (4); euskalduntzeko eta administrazio (3); euskalduntzeko hartu (4); euskalduntzeko helburuak (3); euskalduntzeko helburuak ez (3); euskalduntzeko ii (4); euskalduntzeko iii (4); euskalduntzeko kanpaina (3); euskalduntzeko neurri (3); euskalduntzeko plana (4); euskalduntzeko planak (7); euskalduntzeko programa (4); euskalduntzen ari (7); euskalduntzen ari da (3); euskalduntzen eta (3); euskalduntzen ez (11); euskalduntzen ez duten (7); ez duela euskalduntzen (8); ez dutela euskalduntzen (4); herria euskalduntzeko (5); herria euskalduntzen (4); ikasleak euskalduntzen (3); irakasleak euskalduntzeko (7); jarduna euskalduntzeko (3); justizia administrazioa euskalduntzeko (6); justizia euskalduntzeko (4); kopurua euskalduntzeko (3); kopurua euskalduntzeko eta (3); kultur jarduna euskalduntzeko (3); lan mundua euskalduntzeko (7); langile kopurua euskalduntzeko (3); langileak euskalduntzeko (9); lumoko epaitegia euskalduntzeko (3); mundua euskalduntzeko (7); osakidetza euskalduntzeko (5); osasungintza euskalduntzeko (4); osasungoa euskalduntzeko (3)