Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

euskalari iz euskara aztertzen edo ikertzen duen hizkuntzalaria.

Bähr euskalariak esan zuen Orraze etor litekeela Orratz i gisako zerbaitetik, eta egia esan, fonologia aparte, semantika hutsari begiratuz ere, funtsean, esanahi primitibo berbera lukete.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 174. orr.

Resurreccion Maria Azkue, euskalari handia eta Euskaltzaindiko lehendakaria, sartaldeko ereduaren alde agertu zen.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 81. orr.

Unibertsitateko irakasle, hizkuntzalari eta euskalari andere entzutetsu baten alaba da.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 181. orr.

Bonaparte printzea izan zen bitartekari nagusia, eta halaxe aitortu zuten garai hartako zenbait idazle eta euskalarik.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 83. orr.

Badatozkigu filologoak, euskalari doktoreak, kaleko mendizaleak, huri zikinetako ekologistak, biologo jakitunak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

Honetxetan sumatzen diet ezinik handiena euskalari harropoxtu horiei: euskararen barne historian, euskararen barne etimologian; eta honek gauza bakarra erakusten du: euskalarien moxtadea, beren ama hizkuntza omen dutenekoari erroak bilatzeko senik eta jakite indarrik eza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 333. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus