Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eurrez adlag erruz, ugari.

Pippinek ezpatakada jaurtiki zuen gorantz, eta Mendernesseko orria adarrezko mintza zeharkatu eta organoetan barrena sartu zitzaion, eta odol beltza eurrez isuri zen zauritik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 209. orr.

Irudiak, ezin uka daiteke, eurrez ugaldu dira azkeneko ehun urte hauetan; txunditzeko moduan eta geroz eta gehiago ugaldu ere. ohartzekoa da erlijioaren munduan sineskeriak eurrez aurkitzen direla eta, fedearen aitzakian, Jainkoaren ordez sasijainkoak gurtzea, eta menderakuntza eta agintekeria onartzea askotan gertatu izan dela, izaki razionalaren erantzukizun propioaz ahazturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 290. orr.

Nazioan eurrez zabalduta dauden argien aurrean, isildu egiten da ezjakintasun gezurtia, eta dardaraz jartzen arrazoiaren armarik ez duen aginteak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 110. orr.

Gure maisuek, gure lehen legegileek, errespetatu dute beren hirikideen odola; guk erraz eta eurrez darabilgu geureena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Izan badira hitz bikote eurrez erabiliak: bero/gero, hazi/hezi, ikasi/ikusi [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus