Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eurozentrismo iz Europa giza historiaren eta zibilizazioaren zentrotzat hartzen duen joera edo teoria.
Sortuko ote da eurozentrismoa ordezkatuko duen beste ikuspegirik mundua ulertzeko orduan? Pako Aristi «Note book», 2005 - 151. orr.
Karl Polanyik aurkeztu zuen 1944. urtean eredu klasiko horren eboluzionismoaren eta eurozentrismoaren kritika zorrotzenetako bat, The Great Transformation lanean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.
Modernitateak, gizakia subjektu absolutu deklaratuz, europarra deklaratu du gizakiaren eredu, eurozentrismo absolutua ezarri du. Berria - Kultura 2004-05-08