Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

europazale (orobat Europazale) 1 izond/iz Europaren zalea dena.

Jose Antonio Agirreren alderdiak, EAJk, mugimendu europazalearen aitzindarietako bat izan dela aldarrikatu izan du beti.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Indar europazalea da Batasuna ere, baina bere erara.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Horretan, esaterako, jarrera europazale nabarmena duten Italiako eta Herbehereetako sozialistek, Toni Blairren alderdiko euroeszeptikoekin talka egiten dute talde berean.  Berria - Mundua   2004-06-06

Herritarrek aukeratu egin beharko dute sozialisten politika europazale eta aurrerakoiaren alde edota popularren politika atzerakoi eta Europaren aurkakoaren alde.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

Ezezkoarentzako tokirik ez dagoela dio txostenak, aurreko itunekin alderatuta egungoa «aurrerapen bat» delako, bai ikuspegi europazaletik begiratuta bai «estatu azpiko errealitateei» ematen zaien tokia kontuan hartuta.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Biztanleak euroeszeptiko eta europazale artean banatuta egoteaz gain, europazaleen artean, Spidlaren aldekoak eta aurkakoak daude.  Berria - Mundua   2004-04-27

Europazalea zen, sinesdun handia, eta ere tokiko hizkuntzeri errotik atxikia, hala nola euskarari.  Herria   2005-10-20

Frantziarrak oro har oso europazaleak direla uste du, hala ere, UDFko kideak.  Berria - Harian   2005-05-31

Euskal abertzaletasuna, hasierako ETA hura barne, historian zehar europazalea eta internazionalista izan da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 130. orr.

Demokrata Europazaleak dira.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 107. orr.

Jainkoari esker eta Europazaleeri esker ez dugu gehiago holakorik ikusiko Europan bederen.  Herria   2003-01-09

Europazale irmoa baldin bada ere, 48 urteko agintari honek Ameriketako Estatu Batuaren aldeko jarrera tinkoa azaldu du behin eta berriro.  Berria - Mundua   2004-06-30

Europako Alderdi Demokratak «sakonki europazaletzat» dauka bere burua, eta «Europa federalaren alde» egiteko asmoa du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

2 (adizlagun gisa)

Idazle granadatarrak eragin handia izan du, oraindik europazale zebilen Unamuno gaztearen gain.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus