Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

europartu, europar(tu), europartzen da/du ad europar bihurtu.

Espainia, europartuz bihurtuko da zinez espainola.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 154. orr.

Eta hau dena, Espainia barnean aspalditxotik dabiltzan beste istilu nahasien erdian: tradizioa versus progresua, kastizismoa versus europartu beharra, etc.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 37. orr.

Mendebaldeko pertsonengan edo pertsona europartuengan hainbestetan eta hain modu desberdinetan aztertu den irudiarekiko erlazioaren unibertsaltasuna zalantzan jartzera eraman zituen "landa-lan" baten emaitzak argitaratu dituzte.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 124. orr.

Eskolatu gutxi batzuk salbu, europartuak, jende xume hori guztia, analfabetoa gehien-gehienbat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.

Txapelketak taktikoki europartutako talde anitz erakutsi ditu, Boli Kosta nagusiki.  Berria - Kirola   2006-02-12

Eta bakarrik, Ortega-rentzat ere arazoa Espainiaren arimaren salbazioa da; bere kasuan, arima hori europartzea: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 149. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus