Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

europar (orobat europatar g.er. eta europatiar g.er.) 1 izlag Europan sortua, Europari dagokiona.

Lehendik ere europar biztanleak bizi ziren bertan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Jon Aboitiz europar pilotari zaharra aurkitu behar zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 171. orr.

Europar gizarteak ez du, oro har, begi onez ikusten nekazaritzan aplikatutako transgenikoen bioteknologia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 253. orr.

Sinetsarazi beharko genien Europar enpresari dirudunak ginela eta gure Hong Kongeko bulegoentzat diploma gabeko idazkariak behar genituela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 300. orr.

Zorkutxak sortu ziren, europar funtzionarioek kudeatuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.

Europar dirudunak han elkartzen ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 187. orr.

"Integrazio" hitzak, hemen, Europak eta europar kolonoek bortxaz eta sistematikoki beretu zituztela kontinenteko meategi eta nekazaritza-aberastasunak esan nahi du Europar beltz-tratulariek gai manufakturatuen truke hartzen zituzten esklaboak Afrikako kostaldeetan. esan nion, ongi begiratuta, Madril europar hiribururik ederrenetakoa dela, eta asmoa nuela lehenago edo geroxeago, eta beste egitekorik gabe, turista moduan joateko, Erroma edo Paris edo Londresera joan ohi nintzen bezala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Anberes bihurtu zen XVI. mendean lehen europar portua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Jakin behar da garai hartan, Europar herriek eremuak bazituztela Txinan bertan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 117. orr.

Ordudanik, europar nazio handiak elkarren lehiakide izan ziren alor gehienetan, gaur egun gertatzen den bezalaxe.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

1980ko hamarraldiko bigarren erdiko nazioarteko zuzeneko inbertsioen gorakada, aurrenik, europar eta japoniar enpresen ekoizpen-jardueren nazioartekotze lasterraren ondorio da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Europar Diru Sistema.  Berria - Mundua   2004-12-15

Europar Ekonomia Elkargoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 9. orr.

Nazio Batuak, Munduko Bankua, Garapenerako Europar Funtsa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 115. orr.

Europar mundu-ekonomiaren sorrera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Toki batzuetan, Alemanian esaterako, lehenago etorriko da mozketa hori, Europar Batzordeak onartu duenaren arabera.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 131. orr.

Europar elizetan eskatzen zen isiltasuna eta errespetu giro dorpea ez zen batere nabari.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 238. orr.

1914-18ko gerrako europar borroka-lekuetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.

Europar, eurasiar eta asiarren estatus uniformeak Indian Britainiar Inperioaren pean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 91. orr.

Madrilgo gobernuak europar hauteskundetan aurkeztu nahi duen Herritarren Zerrenda nahi du debekatu.  Herria   2004-05-20

Horrez gainera, izugarri areagotu ziren europar ekoizpen-aparatuaren premiak (lehengaienak).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 45. orr.

Europar produktu manufakturatuak ez ziren jada esklaboen truke aldatzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Esan beharra dago Euskaldunon Egunkaria MIDAS (European Organization of Daily Newspapers in Minority and Regional Languages) europar sarearen baitan zegoela, beste hainbat eskualde-hizkuntzatan argitaratzen diren 28 egunkarirekin batera.  Berria - Harian   2005-02-24

Beharbada, europar gizaeraren historia erljiozkoa bi kontrajarrera horien arteko burruka minera biltzen da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 276. orr.

Gatazkaren konponbidea «EBko agendan sartu eta europar instituzioak inplikatu» nahi ditu Batasunak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Batetik, europar nortasuna aztertuko dute, europar kulturaren bereizgarriak aurkitu nahian.  Berria - Kultura   2004-07-27

Europar kulturak Espainian zuen eragina egiaz urria zen, eta gai teknikoetara mugatua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

Mende batzuk lehenago sortutako Kristautasuna izan zen europar pentsaera kanpotik baldintzatu zuen gertakari historiko eta kulturala, hasi Antzinate Berantiarrean, eta gero Erdi Aro osoan zehar.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.

Hizkuntza txikien babesa ezinbesteko da baldin eta gura bada europar kulturaren ondarea eta balioak euren osotasunean iraunarazi.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 316. orr.

Europako Konstituzioa eta europar neoliberalismoa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Proiektuak europar eraikuntzaren «ezaugarri liberala mantentzen» duela diote.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Nahiz eta gure artean Sharunas Bartas (Siailia, Lituania, 1964) zinema zuzendariaren filmak guztiz ezezagunak izan, Cannes, Berlin, Venezia eta beste hainbat europar zinema jaialditan beren tokia aurkitu dute.  Berria - Kultura   2006-02-22

"Zergatik ote da europar zibilizazioa hain aurreratua eta distiratsua?", galdetzen du Herderrek berak hizkuntzen jatorriei buruz egindako txostenean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 49. orr.

Edozein esparru ideologikok, kristaua, sozialista, edo nazionalista izan, unibertsala du nahitaez bere azken xedea, europar Ilustrazioak kulturaren eta zientziaren unibertsaltasuna proposatu zuen gisa berean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.

Ambronayko Europar Akademia Barrokoak 'Acteón' opera eskainiko du bihar Kursaalean.  Berria - Kultura   2004-10-06

Artelan heroikoa zen bi eskultoreena, erlijio sentimenduz betea, Europar abangoardien grina titanikoaz egina, beren herriaren hondamendiaren aurkako lekuko bortitza.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 64. orr.

Aipatu genuen joan den hileko lehen egunean (Ik Abuztuak 1ekoa), zelten arteko eta europar beste lurralde batzuetako ospakizun zenbait, Merkurio jainkoari eskainiak zirenak, San Migelen jaieraz estali zirela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 377. orr.

Etxola umel eta ilunaren barruan bi lagun zeuden; batak europar itxura zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 17. orr.

Lapurtarrak Bigarren Mailako lehiaketan ariko dira, Europar Challengean alegia.  Berria - Kirola   2004-10-23

Europar kutsuko derbia.  Berria - Kirola   2004-04-30

2 (izenondo gisa)

Buruzagi europarren erantzukizuna da Lisboako goi bileran hitzartutako erreforma ekonomikoak gauzatzea, Europa munduko lehen eragile ekonomiko bihurtzeko.  Berria - Mundua   2004-03-27

Amerikar jostunek soineko koloretsuak egiten dituzte Europako emakumeentzat, eta jostun europarrek, berriz, soineko ilunak Amerikakoentzat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 92. orr.

Gizarte Eredu Europarraren Erronkak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Zer da espiritu europarra, historiagintza hemendik aurrera eskuan berak daukana? Erlatibismoa!  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 170. orr.

Munduko ekonomia, sistema integratu gisa duela hamarraldi batzuk taxutzen hasi zena, mundu-ekonomia europarra izan zen hasieran, bestela esanda, ardatza Europan zuen mundu ekonomikoa zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Gaur egun alderdi europarrik ez dagoela nabarmendu du Palmerrek.  Berria - Mundua   2004-06-09

Ortega-k nazio asiarrak eta europarrak bereizten ditu: nazio asiarrak nazio ezberdinen nahas-mahas bereizgabetik ilkiak dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 200. orr.

Herri europarrak, batez ere germaniarrak, ez du bere buruaz etsi eta lo hartu nahi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 277. orr.

Perm probintzian dago, eta, beraz, Errusia europarreko barruti handienetako batek hartzen du bere barnean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.

Iparraldeko ibaietan ere bisoi europar dezente daude.  Berria - Gaiak   2004-12-05

Kostalde hauetara Mayflower hartan aterpe bila aitzindari europar haiek nola, agian halaxe etorriko dira hona beste puritano batzuk White Sandow delakoan, horixe baita ontziaren izena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 117. orr.

Behin eta berriro azpimarratu zuten antolatzaileek, «abertzale eta aurrerakoi guztiok gaude konstituzio europarraren aurka».  Berria - Harian   2005-02-13

Pentsamendu europar tradizionala horixe izan da bi mila urte baino gehiagoan, dio Berlinek.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 49. orr.

Iritzi publiko europarra lantzen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Demokraziaren aldeko sare parlamentario europarra.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Euskal auziaren dimentsio europarra aipatu du ETAk behin baino gehiagotan.  Berria - Harian   2005-04-02

Heziketa europar distiratsuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 499. orr.

Garaipen baten euforia ezin disimulatua bizi du "kultura europar" klasikoak: ideia "faxistek" ikusi baitugu nora eraman zuten.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 212. orr.

Estrasburgoko parlamentuan Ezker Europar Batua taldean jarduten du egun, beste 50 erakundeekin batera.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Duela bi urte espazio juridiko europar bat sortu zuten.1967an, Frantziako, Alemaniako eta Erresuma Batuko gobernuek programa aeronautiko europar bat abiatzea erabaki zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Europa suntsiturik eta elkarren kontrako bi bloketan zatiturik atera zen; superpotentzia erdi-europar batek agintzen zuen bloke bakoitzean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

Hiri hau, Lille -esan du andereak-, guztiz europarra da, historian zehar askoren menpe egon delako, flandriarra izan da, frantsesa, espainola, hasburgotarra eta abar.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 97. orr.

Kristau asmo hutsa, sekula izan ote liteke zinez errotik europar?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 276. orr.

3 iz Europako herritarra.

Aspaldian errana dut euskalduna naizela sortzez, frantsesa legez eta europarra ametsez.  Herria   2005-05-12

Jose Almeida gazte portugesa, hainbat naziotako beste europar asko bezala, Ameriketara joan zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 152. orr.

Hala da Espainian, bozkatuko baitute otsailaren 20-ean; beldurrik gabe erran behar da hasia dela Europa guzian, espainiarreri esplikatzen zaiona, frantses edo Europar guziek adi dezaketelakotz.  Herria   2005-02-17

Atzerritarrak esatean europarrak esan nahi dugu, europarrak gu baino askoz ere jende ikasiagoa baitira geure ustez.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 36. orr.

Europarrak hipokritak dira oso, eta begiak ixten dituzte.  Berria - Mundua   2006-01-15

Europarren kezkak zein diren, zein EB nahi duten eta Konstituziorik nahi duten jakin behar da etorkizuna erabaki aurretik.  Berria - Harian   2005-06-07

Europarren helburu nagusia, lehen garaian, urrearen eta boliaren bidea zabaltzea zen, eta esklaboen bidea zabaltzea XVI. mendearen bukaeratik aurrera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Kriolloa -Txepetxek ohartarazten gaituenez- indigenista agertzen da europarron aurrean, indioen ondorengo eta aldezle, baina guztiz europar jokatzen du gero indio horiexen aurrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 130. orr.

Poligamia inmorala ote da? Mahomatar batentzat Jainkoak berak onetsia da; europar batentzat, bere erlijioak gaitzetsia, Zuzenbideak zigortua, gizarteak gaitziritzia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 71. orr.

Europar zenez gero, beste behin ere galtzaileekin zegoen, bi botere berrien garaipena aurreikusi baitzuen, Amerikarena eta Errusiarena,... Europa bazterturik utziko zutenak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 143. orr.

Frantziak, aurrenik, 1830ean heldu zion Aljeriaren kolonizazioari, eta hala, 1900erako, seiehun mila europar bizi ziren bertan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Magrebiar hazpegiak dituen gizon gazte bat, europar peto-petoa ematen duen neska gaztea eta hooligan bat tratuan doaz gure begien aurrean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 106. orr.

Hain europar demokratak gu, banana errepublika deitzen zaien Ameriketako herrialde batzuek adina egiteko gauza ere ez gara izan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Eta hor ari gara europar aspergarriak gure bizitza eta ondasunak hogeiren bat laukitxotan laburtzen dituen orria betetzen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 13. orr.

Europar zahar bat.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 222. orr.

Bistakoa duk ez direla europar soilak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 92. orr.

Europar dotoreak begirada saihestu zuen, emazte ohia maitale berriarekin ikusten duenaren saminaz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 309. orr.

Gure mitomaniak eta kontu handiak alde batera, badirudi, zelten gisako azken europarrak garela euskaldunok.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.

Asko falta zaigu ohartzeko zenbatetaraino garen europarrak eta nolatan europar izateari ezin diogun utzi.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Kendu zientzia, eta europarra afrikar edo asiarraren parekoa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 153. orr.

Filipindarrak amerikarrekin batera borrokatu ziren Europarren kanporatzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 178. orr.

Deabrua ez da europarren edo amerikanoen inperialismoa, inkultura eta basakeria baizik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 129. orr.

4 Europar Batasuna Europar kontinentearen erdialdea eta mendebalaldea ia osorik hartzen dituen komunitate politiko eta ekonomikoa.

Eragin-eremu berezi bana sortu da munduko hiru botere ekonomiko handien inguruan (Estatu Batuak, Europar Batasuna eta Japonia).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.

Araudi horretan markatua izanen da europar Batasuna 25 estatuk osatzen dutela, gaurko hamabostek eta hiruzpalau urte barne sartuko diren beste hamarrek.  Herria   2003-02-20

Europar Batasunak eta gobernuek laguntza asko eman izan dituzte gaurkotze prestakuntza hau bultzatzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 233. orr.

Produktu batzuek ez dituzte Europar Batasunak zehaztutako arauak errespetatzen; kontuz ibili behar da aukeratzerakoan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Herrialde zordunak behartuta daude Munduko Bankuak antolatu eta beste erakunde batzuek ere, Europar Batasunak adibidez, eskatzen dituzten egiturazko doikuntza-programak (hala esaten zaie) abian jartzera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.

Ekonomia, segurtasuna, ingurugiroa, eta abarren gaineko subiranotasuna Europar Batasunaren esku uzteak ez du atzerabiderik dagoeneko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 56. orr.

Azpimarratzekoa da, hala ere, inbestimendu publikoei dagokiela EAE eta Europar Batasunaren artean dagoen alde handiena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 130. orr.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren helburuak betetzen badira, 2004an 1'7koa izango da ehuneko hori eta Europar Batasunari dagokion baliotik hurbilago geratuko gara.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 130. orr.

1992-1993 urteetako EDSren krisiak agerian utzi zuen berriz ere Europar Batasunaren baitako ekonomia-politiken koordinazio falta.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus