Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

euromerkatu iz Europar Batasuneko finantza merkatua.

Heldu den igandean Euroazoka edo Euromerkatua iraganen da Santiagoko zubian.  Herria   2001-06-21

Euromerkatuek garapen-bideko herrialdeentzat zuten erakargarritasuna are handiagoa zen, haiei esker Munduko Bankuaren bitartekaritza saihets baitzitekeen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Euromerkatuek 1973 ondoren zuten likidotasun izugarriak halabeharrezko eragina izan zuen merkatu horietan esku hartzen zutenen finantza-jokamoldeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Munduko Bankua, garapenaren finantzaketan espezializatua, zokoratua utzi zuen euromerkatuen goraldiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.

Euromerkatuetan kontrataturiko maileguen interesak hiru bider handitzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Zerga horren ondorioz, dolarretako finantzaketa- eskaria Estatu Batuetako merkatuetatik euromerkatuetara desbideratu zen, estatubatuar bankuen filialek askatasun osoaz joka baitzezaketen Europan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus