Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Eurokarta iz Europako eskualde hizkuntzen defentsa eta sustapenerako karta.

Erregio zein Gutxiengo Hizkuntzen Eurokarta Espainiako Estatuak euskararen kasuan nola aplikatu duen aztertu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta ondorio argi batera heldu da: Madrilek ez du Eurokarta bete.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Frantziak, ordea, ez du sinatu Hizkuntza Gutxituen Eurokarta.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Espainiako Gobernuak aurkeztu duen txostenean Eurokarta benetan betetzen ote den ez da aztertzen, soilik dio Espainiako legeak ez direla Eurokartaren kontrakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Eurokarta indarrean dagoela kontuan izanda, euskararen defentsarako erabili behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Behatokiko zuzendariak azaldu du Eurokartaren betetze maila aztertzen duen txostena aurkeztuko duela Europako Kontseiluan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Europako Kontseiluko adituek Eurokartaren ebaluazioa egiteko bilera egiteko garaia etorri denean, Espainiako Estatuaren ordezkariak dimisioa aurkeztu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus