Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
euroeszeptizismo iz europar batasuna begi onez ikusten ez duen joera politikoa.
Gertakari horien argitara, Europan barrena "euroeszeptizismoak" indarra hartu zuen eta batasun prozesuan aurrera egiteko asmoa hoztu egin zen oso. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.
Danimarka: Euroeszeptizismoaren tradizioak esaterako, 2000an euroa errefusatu zuen segida izango duela uste da. Berria - Mundua 2004-06-12
Erreferendumari nork bere erantzuna emango dio, estatu bakoitzean daukan egoeraren arabera, ez baita berdin, esate batera, Erresuma Batuko euroeszeptizismo giroan bozkatu edo hemen bozkatu. Berria - Euskal Herria 2004-10-28