Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

euroeszeptiko izond/iz euroeszeptizismoa duena.

Ez dut uste aldaketa nabarmena izango denik; agian, orain baino eskuin-muturreko ordezkari euroeszeptiko gehiago egongo dira Erresuma Batuan eta Polonian, baina gutxiengo txikia izango dira.  Berria - Mundua   2004-06-09

Martxotik hona parte hartzearen inguruko aurreikuspenak %60tik %23ra jaitsi dira, eta giro euroeszeptiko handia dago.  Berria - Mundua   2004-06-12

Euroeszeptikoak gero eta gehiago dira eskuin edo ezkerreko botoemaileen artean.  Berria - Mundua   2004-06-20

Zentro-eskuineko alderdiak, nazionalistak eta euroeszeptikoak nagusituko dira bihar arte egingo diren Europako Legebiltzarrerako bozetan.  Berria - Mundua   2004-06-12

Berdeek eta euroeszeptikoek aurkako botoa eman zioten Barrosori.  Berria - Mundua   2004-11-19

Erresuma Batuan, Danimarkan eta Suedian ere alderdi euroeszeptikoen igoera espero da.  Berria - Mundua   2004-06-10

Hautetsi euroeszeptikoen kopuruak gora egingo duela dirudi, batez ere maiatzean EBko kide berri bihurtu ziren Europa erdialde eta ekialdeko 10 estatuetan.  Berria - Mundua   2004-06-10

Jarrera europazale nabarmena duten Italiako eta Herbehereetako sozialistek, Toni Blairren alderdiko euroeszeptikoekin talka egiten dute talde berean.  Berria - Mundua   2004-06-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus