Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eurodiputatu (orobat eurodeputatu g.er., euro diputatu g.er., eta euro deputatu g.er.) 1 iz Europar Parlamentuko diputatua.

Justizia sozialaren kontzeptua oso ezberdina delako Izarreko langile, eurodiputatu, preso, zine zuzendari, futbolari, sindikatu buruzagi, marine, edo kazetari batentzat.  Berria - Kultura   2004-09-21

Zenbaitek diote eurodiputatuek herrialdeetako diputatuek baino botere handiagoa dutela, azken horiek EBren araudiak bete behar dituztelako.  Berria - Mundua   2004-06-11

Eskualde zabal horretatik hamar eurodiputatu hautatuko dituzte ekaineko hauteskundeetan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Durao Barrosoren batzordearen alde bozkatu zuten 449 eurodiputatuk, 149k aurka eta 82k zuri.  Berria - Mundua   2004-11-19

ALDE taldea, 88 eurodiputaturekin, Parlamentuko hirugarren taldea da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Europako Batasuneko hiru eurodiputatuk bonba-gutun bana jaso zuten atzo.  Berria - Mundua   2004-01-06

24 eurodiputatu, berriz, abstenitu egin ziren bozketan.  Berria - Gaiak   2004-04-22

Eurodiputatu bat galdu du Galeuscak, PPren mesedetan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

Europako Legebiltzarreko osoko bilkuratik ateratzean hitz egin dugu telefonoz Berdeen eurodiputatu Gerard Onesta okzitaniarrarekin.  Berria - Harian   2006-03-23

Daniel Varela PPko eurodiputatuak irailaren 23an egindako galderaren erantzuna izan zen atzoko azalpena.  Berria - Ekonomia   2004-11-12

Josu Ortuondo EAJko eurodiputatuak batzordea utzi zuen, kritikei erantzuten utzi ez ziotelako.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Hala nabarmendu dute Bernat Joan Herrien Europa koalizioko ERCko eurodiputatuak eta Mikel Irujo Koalizioko EAko ordezkariak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Hauteskundeak hurbiltzen ari zauzkigu: martxoan eskualde edo lurraldekoak, Akitaniakoak guretzat, denbora berean ere kontseilu orokorrekoak -hamar bat Iparralde honetan-, ekainean Eurodiputatuentzat.  Herria   2004-01-08

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Txostenean, hondamendia gertatu zenean hasitako lanengatik kontu hartu dio Espainiako Gobernuari eurodiputatu liberalak.  Berria - Gaiak   2004-04-21

Eurodiputatu sozialisten esanetan, EBk Kubarekiko duen jokabide politikoa «ezegokia» da eta nahi ziren emaitzak eman ez dituela ikusi da.  Berria - Mundua   2004-11-18

Koldo Gorostiaga EHko eurodiputatu ohiaren iritziz ez da balentria atsegina.  Berria - Harian   2005-05-31

Daniel Cohn Bendit eurodiputatu berdeak erran du Ipar Irlandako prozesuak Euskal Herrirako bidea erakutsi duela.  Berria - Harian   2006-03-23

Eluned Morgan eurodiputatu galestarrak oraindik ere erantzun gabe dagoen beste galdera bat igorri zuen iragan martxoaren 10ean Europako Batzordera.  Berria - Mundua   2004-04-18

Sinn Feinek lehen eurodiputatua lor dezake.  Berria - Mundua   2004-06-12

Bosgarren eurodiputatua lortzea du helburu EB-IUk.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Bozketa sekretupean egiteko arriskuez ohartarazi zuten ezkerreko eurodiputatuek herritarrek euren boza ezagutzeko eskubidea dutela argudiatuz.  Berria - Mundua   2004-12-16

3 (hitz elkartuetan)

Auzapez kargua ez zen bateragarria eurodiputatu karguarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus