Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

euroagindu (orobat euragindu g. er.) iz europar batasunaren agindua.

Euroagindua oso arma eraginkorra da aurkari politikoak ezeztatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Jon Garmendia eta Ekain Rodriguezen euroagindua onartu du auzitegiak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Espainiak eskatutako euroagindua onartu zuenez, gero Espainiara estraditatuko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Monseko Instrukzio Ganberak Espainiak Belgikara igorritako euroagindua betetzeari uko egin zionean argudiatu zuenez, «badira arrazoiak Espainian terroristei ez zaizkiela oinarrizko eskubideak errespetatzen pentsatzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Yves Matxikote, Amaia Rekarte eta Haritza Galarraga atxilotu dituzte, euroagindua baliatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Bruselako Auzitegiaren ustez, Espainiak igorritako euroagindua ezin da bikote bizkaitarraren kasuan ezarri, Madrilen eskaria euroagindua arautzen duen legea onartu aurrekoa delako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Prokuradorea Mikel Albisu ETA ustezko buruzagiaren kontrako euroaginduaren aurka agertu da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Lopezi dagokionez, haren aurkako euroagindua «arrazoi politikoetan» oinarritua dagoela iritzi dio Delvauxek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Paueko auzitegiak hiru gazteen kontrako euroagindua atzera bota zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Denek beren lekukotasuna agertu dute, euroagindu delakoa salatuz besteak beste.  Herria   2005-11-03

HZk euroagindua salatzeko deia egin zien sindikatu, gizarte eragile eta alderdi politiko guziei.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Segikoen kontrako euroagindua ez onartzea erabaki du Frantziak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Frantziako Estatuak euroaginduari segidarik ez ematea erabaki zezakeen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Elkarretaratzeak euroaginduaren aurka.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Jon Lopez, martxoaren 31n atxilotutakoa, ez Espainiaratzea erabaki du Begikako epaitegi batek, Espainiaren euroaginduari uko eginez.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Euroaginduaren kontrako oihuak nabarmendu ziren, independentziaren eta presoen aldeko aldarriekin batera.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Larunbatean, duintasunez bizitzeko eskubideaz ariko dira, laborari, ahalmen urriko haur edo euroaginduaren pean diren Segiko hiru gazteen gaiak jorratuz.  Berria - Kultura   2004-06-23

2

Paueko Helegite Auzitegiak onartu zuen atzo goizean Ekain Rodriguez eta Jon Garmendiaren kontrako euroagindu eskaera.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako euroagindua (14); euroagindua ez (11); euroagindua onartu (8); kontrako euroagindua (14)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus