Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

euritsu 1 izond euri asko egiten duena.

Gau euritsua, negukoa ia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.

Ontzia Itsaso Handian sartu zen, Mendebalderantz, azkenean, gau euritsu batean, Frodok airean lurrin bat sumatu eta uren gainetik iritsitako kantak entzun zituen arte.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 391. orr.

Denak zuen kolore grisa goiz euritsu hartan, dena zen zailtasuna, denak ziren patuak itxitako bideak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 27. orr.

Jeneralak kupeldegian edo basoan ematen zituen goizak, edo bestela amuarrain-errekara hurbiltzen zen egunero, are neguko goiz euritsu eta hotzetan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Ehunka negu arrats euritsu beharko ziren paper pila handi haiek ongi miatzeko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 40. orr.

Milizien burua, Ramon Azkue, larunbat euritsu batean fusilatu zuten beste hamasei lagunekin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 148. orr.

Egun euritsu bat zela, eta haizeak ere gogor astindu zituela hiriko tamarizak eta platanondoak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 48. orr.

Negu euritsu baten ondoko maiatz-hilean gaude, eta ikusgarria da lurrak dakarren gorantza-nahia.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 57. orr.

Martxo haizetsu, apiril euritsu, maiatza gero eguzkitsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.

1993an, Madrilen jasotako euri kopuru 193 litrotakoak, mende horretako hilabeterik euritsuena seinalatu zuen urriko hilabetea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 388. orr.

Aurreko astean ez bezala, astelehen buruzuri euritsu sortu berrixean aldaketa fisikoak agertu ziren berriz ere Brown jaunarengan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 67. orr.

Gordelekutzat hartu zituen ilunpeak, etxola gisa bere inguruan hodei-laino euritsuak.  Elizen arteko biblia   Sal 18,12

Arratsalde grisa izan zen hileta-egun hartakoa, oso euritsua, erabat donostiarra.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 113. orr.

Udazkena bereziki euritsua izan zen inguruan eta urtegiko teknikariak kezkatzen hasi ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Oso eguraldi txarra eta euritsua ari da egiten, berogailuak usain txarra botatzen du, eta janaria astuna gertatzen zaigu denoi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 163. orr.

Egun horietako denbora euritsuen ondotik Azkainetik San Iñazio-rat doan bidea hetsirik dugu lur peza bat biderat leherturikNeguko igande-arratsalde hotz eta euritsu hartan.  Herria   2001-05-17

Autoko leihatilatik begiratzen dio nexkak paisaia euritsuari.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 32. orr.

Michael Richek arazorik gabe eutsi zion lidergoari etapa euritsuan.  Berria - Kirola   2004-06-02

Emakumea behatz-puntetan leihora hurbildu eta zutik geratu zen kale gris euritsuetara eta pareko harrizko etxe zahar eta ilunetara begira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.

Iparralde euritsuan gutxitan ikusi zuen irudimena eta argitasuna zerion Manueli Mantxako lautada beroetan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 19. orr.

2 irud/hed

Arbel ezabatu berri batean geratu ohi den klera-orban formarik gabea ematen zion kolore euritsuak paisajeari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.

Haietako batean funtsa gertakarien zerrendatze soila egitea zen, errealitate gris, euritsu eta zekenaren arrastoei segika, paisaia zuhur eta hilduratua izanik zerumugan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 216. orr.

Hala ere, oroitzapen lauso eta euritsu horretatik tiraka hasi nahi dut, haren inguruabarrak osatzeko, edo asmatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 145. orr.

Agur txokoari, agur bolada batez gu-eta-gutarrei, agur, agur zuri ere, agur koadrilari eta Parte Zaharreko poteo euritsuei.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 65. orr.

3 (adizlagun gisa)

Goiza heldu da, euritsu eta hotz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 66. orr.

Bazetorren eguna, ilun, gris, euritsu, hotz, tristurak eta ezbeharrak ekartzen dizkiguten egun horietako bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 98. orr.

Eguraldiak euritsu irauten zuenez Eskualdera gaua heldu aurretik iritsi nahi zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 343. orr.

Goiza heldu da, euritsu eta hotz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 66. orr.

Negualdi osoa joan ohi dela euritsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 34. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus