Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uholde eta eurite, dozenatik gora izan dira azken mende honetan seinalatzekoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 111. orr.
Salamancan errogatibak egin zituzten behin eta berriz, eurite haiek gelditzeko eskatuz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.
Honela ibaia, euriteek uhertua, dikeen kontra indar izugarriz oldartzen da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.
1619an, adibidez, Ourensen, 40 eguneko euriteen ondoren, uzta granorik batere gabe dena zopa eginda galdu zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 110. orr.
Gure istorioa euriteen sasoiaren ondoren ihintzak loreak oro zuriz jantziak zituen goizalde hozkirrian hasten da. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 34. orr.
Gutxienez hamabost pertsona hil dira herrialdean euriteen ondorioz. Berria - Mundua 2004-09-15
1916an, Annan, Valentzia aldean, 352 litroko euritea egun bakar batean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 433. orr.
1582a urte guztiz makurra izan zen, maiatzaren 20tik aurrera eta azkenaldera arte, sekulako euriteak bota zituelako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.
Azken asteotako euriteek eragindako luiziek hondamendia eragin dute Kolonbian. Berria - Mundua 2006-04-16
Urte berean, irailaren 23tik 24rako gauean, Malaga alderdia suntsituta utzi zuen eurite kaltegarri handi batek: 600etik gora lagun izan ziren ito eta uholdeak eramandakoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 355. orr.
Zein da, bada, klima tropikala? Urte osoan tenperatura altuekin batera, eurite mardulak ia egunero dituena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 438. orr.
1784an, maiatzak 24 zituenean, Salamanca aldean, elurte eta eurite itzelak gertatu ziren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.
-1998an, Badajoz aldean eurite itxuragabekoak: Fregenal de la Sierran, 60 litro 3 ordutan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.
Marka guztiak hautsi zituen montzoi enbata 1861ean gertatu zen: Cherrapungin, Indian, udako euriteen aldian, 22.000 litro bota zituen euritan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.
Igelen korroka entzun zuen; kilkerrak; eurite sasoiko gau geldia. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 143. orr.
· Horrek ere, baina, badu hegal zikin bat, montzoi euriteak eraginda. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 19. orr.
Bigarrena ez duzu entzun, baina bai ondotik etorri bala euritea, berunezko ekaitza. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 155. orr.
elurte eta eurite (3); eta eurite (8); eta euriteak (5); eta euriteek (5); eurite eta (7); eurite gaitza (3); eurite handi (3); eurite handiak (4); euritea izan (3); euritearen ondorioz (3); euriteek eragindako (8); euriteek hainbat (3); euriteen ondorioz (10); ikaragarriko euritea (3); zuen eurite (3)