Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Napumoceno jaunari kontseilatu zion guardasolak edo euritakoak, nahi zuen bezala, irletan kolokatzen saiatzeko. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 56. orr.
Anartean, bai uztailean eta bai abuztuaren lehen egunetan, Iparralde honetan dauden udatiarrek parasolak edo euritakoak erosi dituzte, ondartza gelditzen dela jenderik gabe, umezurtz. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 56. orr.
Eguzkitakoak euritako bihurtzen direnean, bistan dira ondoreak: batetik, berehala hondatzen dira, eta bertzetik, badakizu: euria euriago oihal bustiaren azpian. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 148. orr.
Euritakoa ezker eskuan, eskularruak, gabardina garbia, lepokoa eta kapela ingelesa puntu bat kopetarantz eroria. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 167. orr.
Haize-zirimola pasatu zen, eta baretasuna itzuli, euritakoak, hagatxo bat apurturik zeukan arren, bere betebeharra egiten segitu ahal izan zuen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 139. orr.
Urtero-urtero, abuztuaren 4an, arratsaldeko seiak aldean, Zeledon pertsonaia Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazara jaisten da, euritakoa eta guztia, hiriko jaiei hasiera emateko. Berria - Kirola 2006-05-04
Aitona, agorrilan bidez bahoa, eramazak erekin euritakoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.
Euritakoa berriz zabalduz Lexington Hiribidean behera galdu zen euripean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 164. orr.
Gizona isilik zegoen, mugitu gabe, eskuak euritakoaren eskulekuan jarrita. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 10. orr.
-Egin behar zena egin duzu, hark, Fantecchi andrearenganako suminaldiak mendean harturik, joka segitzen zuen zolan, haserre, euritakoaren muturrarekin. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 220. orr.
Holohan -esan zion O'Madden Burke jaunak onespenez, euritakoaren gainean bermaturik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 220. orr.
Angie atarira jaitsi zenean epelki agurtu zuten elkar eta, euria zela eta, besotik harturik joan ziren euritakoaren azpian bi soinek elkar ukituz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 159. orr.
Lasterka igarotzen ziren beren euritakoen pean makurturik edo zakuz estalirik. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 101. orr.
Autoa tabernaren sarrera ondoan aparkatu eta barrura jo zuten lasterka, euritakorik gabe. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 17. orr.
Mundu errealean euritakoak eguzkitako bihur daitezke, eta eguzkitakoak euritako. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 148. orr.
Zelaiaren ertzean, euritako handi baten azpian pilatu ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 146. orr.
Ibiltokiko hesiaren aitzinean tente, kartierreko zaintzale bat, euritako handi batek estalirik, haize eta erauntsiaren erasoaldietatik ezin babestuz, eni so. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 64. orr.
Harry konturatu zen Hagriden euritako arrosa loreduna etxolaren atzeko hormaren kontra zegoela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 102. orr.
Neska, euritako hori bat eskuetan zuela, autoaren ondoan zutik agertu zenean, [...]. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 31. orr.
Metro-geltoki inguruan oro zen euritako beltz euritako koadrodun euritako gorri-berde euritako zahar. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 10. orr.
Harryk euritako beltz zimurtu baten antza hartu zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 212. orr.
Bere burua euritako txiki batez estaltzen zuen bitartean, aterki handiaz Amaia euritatik babestu zuen etxezainak autotik ateratzen zen bitartean. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 31. orr.
Diseinu italiarrez eginiko oso euritako garesti bat. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 205. orr.
Jendea bizkor igarotzen zen ezker-eskuin, euritako blaituetan bilduta. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 129. orr.
Hantxe ziren Txinako burko lakatu beltzak, paperezko euritakoak, banbuz egindako kaiola zuriak, estalkiaren barruan argi txiki bat zutenak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 137. orr.
Irratian iragarrarazi zuen Araujo Lda. enpresak euritako sorta txiki bat jaso berri zuela eta Largo das Salinasen kokaturiko bere gordailuetan zeuzkatela herriko merkatariek. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 58. orr.
Halako euri eroak justifikatzen zituzten euritako mordo hura inportatzeagatik. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 60. orr.
Beste eragile sozialekin ari gara, Nafarroako Gobernuaren euritakoaren azpian ez gaudenok baztertuta gaudelako. Berria - Ekonomia 2004-11-27
beste euritako (3); edo euritakoak (3); eta euritakoak (3); euritako bat (4); euritako handi (4); euritako handi baten (3); euritakoa eskuan (3); euritakoa zabaldu (3); euritakoaren azpian (4); euritakorik gabe (3)