Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eurenganatu, eurengana(tu), eurenganatzen (orobat eureganatu) du ad eurengana bildu.

Lurzorua brontzez lantzen zuten, brontzez irabiatzen zituzten gerra olatuak eta zauri itzelak ereiten, eta lursailak eta abereak eurenganatzen, biluziek eta armagabeek aisa uzten baitzuten dena armadun haien esku.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 379. orr.

Bazirudien partida eurenganatzen hasiak zirela, baina hurrengo sakean Titinek airez erantzun zuen, bi pareta ederra egin, eta tanto.  Berria - Kirola   2004-02-29

Hilabeteak pasa, mugaldeko bonbardaketak amaitu, Francoren aldekoek Gipuzkoa eurenganatu eta Bizkaian sartu ahala, etxera itzuli ziren lehen boladan mugaz bestaldera joandako asko, eta Kataluniara pasa ziren beste hainbat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 24. orr.

Ondoren grina eta berotasun bera itzultzen da, desio dutena eurenganatu guran, gaitza menperatuko duen trepetxurik ezin aurkituz: halakoxe noraezean ahitzen dira zauri ezkutuan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 293. orr.

Izan ere, agiri hori da orain zabaldu nahi dutena, oraindik sinatu ez dutenek aztertu eta eurenganatu dezaten.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Korsikako lurra Frantziatik edo Italiatik joandako espekulatzaileek eurenganatzeko arriskuan zegoela salatzen zuten.  Berria - Harian   2006-05-05

PS, PCF eta PRG sozialista, komunista eta ezkerreko erradikalek botoen % 40 eurenganatu zuten guztira.  Berria - Mundua   2004-03-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus