Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eureka interj zerbait aurkitzen denean sentitzen den poza adierazteko hitza.

"Eureka!" hots egin genuen halako batean, eta lanari lotu gintzaizkion suharki, abertzaleen eta ez hain abertzaleen liliputitisa arintzea helburu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

Bat-batean, Pirpok dantza alai bati ekin zion, eta jauzika jo zuen Txanberlainek lo egiten zuen gelara. "Eureka!" hots egin izango zuen esamoldea ezagutzera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 278. orr.

Eureka! Oso asmakizun ona izan zen, eta halaxe bihurtu ziren narrastiak lehorreko maitale.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 219. orr.

Eta hara zer txiripa, zer txanpa eta zer kointzidentzia: Elsaren hatz-markak bai, eureka, haiek bat zetozen errebolberrari itsatsitakoekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus