Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eunuko iz gizon zikiratua.

Bazen Harun kalifa eta bazen Giafar eunukoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 46. orr.

Bazkaldutakoan, Adjib eta eunukoa kanpamendura itzuli ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 50. orr.

Zheng He (1371-1433) Ming etxeko enperadoreen eunukoa zen.  Berria - Gaiak   2006-01-20

Berarekin zihoazen eunukoak danbor joka ari ziren eta berarekin zihoazen emakumeek, bularrak airean, distira egin zuten ilunabar apalean, eguzkiaren ordezko balira bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 73. orr.

Teodorak, Justinianoren emazteak, gizonak eunuko bihurtzen ikustea zuen gogoko; eta Mesalina masturbatu egiten zen, zenbait gizon bere begien aurrean, kanpaia jotzearen jotzez, guztiz ahituta hiltzen ziren bitartean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 155. orr.

Hemendik harantz, eunukoak, esklabuak, morroiak, ehunkiak, larrukiak eta armak eramaten zituzten, batik bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 156. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus