Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordu freskagarriak alturan, gerizpe beharrik ez ordu horietan, eta eulitzar eta eulimando eta egarriak gutxien penatzen gaituzten orduak izaki. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.
Abuztuko egun beroetan han itzalean lo egin zitekeen, txorien txorrotxioek eta eulitzarren durundiak urrumaturik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.
Zzziiiuu bruumm eginez erortzen ziren puntuak, eta dena dardaratzen zen, eta lurrikararen gainean jirabiran jarraitzen zuten aireplanoek, eulitzarrak haragi ustelduaren gainean bezala. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 64. orr.
Hala egin zuen Jaunak: saldoka etorri ziren eulitzarrak Faraoiaren eta funtzionarien jauregietara eta lurralde osora; eulitzarrek dena hondatu zuten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 160. orr.
Laugarren izurria: eulitzarrak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 160. orr.
Ondo gogoan daukat sintonia ere: Rimski-Korsakoven Eulitzarraren hegada obra bizitik hartua zegoen. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 77. orr.
Eulitzar berdeak eta urdinak jira-bueltaka ibiltzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 47. orr.