Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

euklidear (orobat euklidiar g.er.) izond Euklides greziar matematikariari dagokiona.

Batuketa, kenketa, biderketa, baina, batez ere, zatiketa (zenbakien zatiketa euklidearraren prozedura polinomioen zatiketari aplikatu zion) eta, baita ere, polinomio baten erro karratua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.

Branka aurretik pasatuko dira istriborretik ababorrera, eta alderantziz, lerro zuzenak eta kurbak, batbateko angeluak eta hiperboleak marraztuz, geometria euklidearraren postulatu guztiak endredatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 203. orr.

Kanten obrak pizturiko eztabaida eta pentsamendu mugimendu garrantzitsuenen berri ere ematen digu, jakintza molde diferenteetan izaniko inplikazioak barne -mekanika kuantikoan, erlatibitatean, matematika ez-euklidearrean, adibidez-.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 149. orr.

Geometria ez-euklidearrak: Gauss, Lobatchevski, Bolyai, Riemann.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.

Euklidear porrokatua zen, beraz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 250. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus